bilaketaren emaitzak "teketen"

LarraB&Btzu blogs&beers 3.0 jarraitzeko tresna

Teketen ez da geldi egotekoa. Blogak 2.0 jarraitzeko web20 tresna sortu zuen, eta oraingoan hurrengo blogs&beers topaketarako egokitu du. Argazkiak, tagzania, del.icio.us, technorati, flickr.... tresna guztiak biltzen dituen tresna. Eta etiketa baten gainean beti ere, bb3 (blogs&beers 3.0 laburtuz). Tresna txukuna da, dagoeneko badabil, eta guztion artean elikatu dezakeguna.

Teketen 2.0

Gorkak Teketen bere bloga berritu du. Itxura berria eman dio, modernoagoa agian. 2.0 irudia, irudi soziala eman guran, oso diseinu modernoa geratu zaio. Irakurle asko ditu blogak, eta orain iritzia ematen ari dira blogeko irakurleak, partehartzaileak.

Blog Influence

Hona hemen Gorka Julioren herramintatxo berria. Edozein blog-en influentzia neurtzeko herraminta. Interesgarria benetan.

Twitter: azalpena, aukerak eta aplikazio posibleak

Gorka Juliok ohi duen xalotasunaz, azalpen teorikoa eta praktikoa uztartu ditu bere blogean. Twitter zer den eta zertarako erabili daitekeen azaltzen du. Irakurri eta jarraitu beharreko lezioa, dudarik gabe. Twitter euskal komunitatea sortu dugunetik, hainbat aplikazio garatu ditu Teketenek. Orain ere horretan dihardu burubelarri.

Podcasting egiteko jarraibideak

Podcastak egiteko hainbat baliabide eta zerbitzu aipatzen ditu Gorka Juliok testu honetan, podcast-aren definizioaz gain, podcastak nola grabatu, igo eta sindikatu azaltzen du, hainbat zerbitzu aipatuz.

Euskal Herriko patilla

Zeinek dauzka patilla eleganteenak euskal herrian? Eman zure iritzia, eta zure burua bozkatzen baduzu, bidali argazkia.

Euskarazko eskuliburuak. Bildu.net erabiltzen ikasteko

teketen ez da gelditzen. Eskuliburuak egiten ez da hasi ba! Ideia bikaina izan du, eta dagoneko... atzetik etorriko dira beste batzuk ere. Lan polita da, modu kordinatuan egin daitekena. Proposamenak mutilmedia blogean utzi ditzakezu. Hartu gai bat, eta idatzi hiruzpalau orrialde. Autoedizioa eta denon artean zabaltzeko deialdia da hau. zeri buruz idatziko duzu zuk?

"Hitza" berriek mikroformatuak integratu dituzte

Kaxerok azaldu zuen bere blogean (http://www.mundurat.net/kaxero/blog/2007/07/05/mikroformatuak-informazio-handia/) GAUR8 mikroformatu batzuk (etiketei dagozkienak, finean) integratzen hasi zenekoa. Luistxok ere, Tagzanian nola baliatzen dituzten azaldu zuen (http://www.tagzania.com/doc/about/tools/microformats). Orain, mikroformatuei aukera ugari ikusten dizkion Teketenek idatzi du nola "Hitza" berrietan ere hasi diren erabiltzen.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]