bilaketaren emaitzak "sustatu"

Sustaturen urteurren jaia eta blog lehiaketa

Sustaturen 5. urteurrenaren jaia abenduak 13 izango da Arrasaten. Ed Freyfogle teknologo amerikarra eta Iban Zaldua idazlea hizlari nagusiak. Horrez gain, blog mezuen lehiaketa hor dago irekita: aukera polita iPod bat irabazteko. (oharra: blog mezuen lehiaketarena irten zen Zabaldu.com-en, baina 48 ordutako downtime egoera hartan galdu ziren mezuen artean zegoen; barka bekigu, mesedez, pseudo-errepikapen hau, eta animatu denok zeozer aurkeztera edo jaira etortzen).

zenbat gara? Nabigatzaile euskaldunen kopurua

Galdera atera zen Artelekun. Handik etxera bueltan, baten batek Eustateko datuak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) errepasatu eta sarean daude jada. Nabigatzaile (sarean nabigatzeko tresna) eta nabigatzaileak (pertsona) bereiztu behar ditugu gainera. Euskaldunak (pertsona) sarritan ez duelako euskalduna(tresna) erabiltzen.... Zenbat gara?

Euskara hutsezko bilatzailea Sustatun

Sustatutik copy-paste: "Sustaturen eskumako zutabeko bilaketa-lehiatilan bilatuz, edo bilatzailearen orria erabiliz, euskara hutsezko edukien bilatzaile baten emaitzekin egingo duzu topo. Google Co-Op zerbitzuaren aukera berri bat baliatu dugu hau egiteko."

Sustatuk bo5t urte

Sustatuk bost urte bete ditu. Ospakizunen zain geratzen gara. Euskal Interneteko komunitatea batzea dute helburu. Sarean bezala, ekitaldi batean ere.

Sustatuk euskal blogetako mezurik onena sarituko du

[K&I]"Sustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk."

The Indezents blogak irabazi du

[K&I] "The Indezents blogean argitaratutako mezu barregarri batek irabazi du Sustatuk antolatutako blog mezuen lehiaketa. Epaimahaiak zenbait finalista izan ditu kontuan, eta azkenean hori nabarmendu. Egileak, iPod bideo bat eraman du, 80 gigakoa. Beste bi blogarik, zozketan, iPod Nanoak eroan dituzte." Post irabazlea hemen: http://www.blogak.com/theindezents/erligioarekin-jarraituz-petxuga-jainkoa

Sustatuk diseinua aldatu eta berdera jo du

Interneteko euskarazko albistegi nagusia den Sustatuk bere hirugarren diseinu aldaketa egin du egunotan. Gaurtik aurrera berdeago ikusiko dugu Interneteko errealitatea. Goizero bi albiste bederen elikatzen ditu Sustatuk, eta eztabaida askoren gune izan da urteotan. Zer iruditu zaizue?

Informatika euskaraz

Sustatun agertutako albiste batzuk eragindako burutazioak informatika eta euskarari buruz

Edukia kargatu Sustatun, Bildu.net erabiliz

Sustatu.com-eko Jamaika Ikusteko atalean http://sustatu.com/jamaika del.icio.us bidez kargatzen zen edukia orain arte, 'sustaturako' etiketa erabiliz gero. Orain, metodo horrek jarraitzen du, baina lastermarkak kudeatzeko Bildu.net zerbitzu euskalduna ere erabil daiteke. Teketenek lagundu du hau posible egiten, eta Pipes-en publiko egin du RSS jario konbinatua egiteko metodoa.

Mikel Laboaren kantuak e-blogosferan

Bilketa lan polita egin du sustatuk euskal blogosferan. Mikel Laboaren agurra dela eta, blogetan zehar bidaia musikala egin genezake. Polita ariketa, eta emaitza sekulakoa.

EiTB lotsagarri beste behin ere, oraingoan marketing birala aitzakia

Interneten ematen duten urrats bakoitza, hankasartzea izatea ere! Hamaika ikustekoak garela baina... lotsagarri ari dira. Dirua euki badute, baina ideia argirik ez. Barkamena eskatu eta konponduko dutelakoan. Sustatun irakurri albistea, zabaltzeko modukoa delakoan.

Cory Doctorow Donostian: topaketa euskal blogariekin

Uztailaren 28an, Cory Doctorow BoingBoing blogeko editore, idazle eta Interneteko aditua Donostian izango da, Gipuzkoa 2.0 ekimenaren aurkezpenera Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta. Horren harira, topaketa bat izango da blogari euskaldunekin, eta Sustaturi eskatu diote hori koordinatzeko. Donostiako Tabakalera gunean izango da topaketa, uztailaren 28ko 17.00etan.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]