bilaketaren emaitzak "susa"

3.000 literatur kritika

Susaren webgunean topatuko dituzu. Dagoeneko 3.000 kritika batuta, astez aste euskaraz medio ezberdinetan argitaratzen direnak.

Literatur Emailuak, orain blogean

2002tik astero astero Literatur Emailuak bialtzen. Literaturari buruzko albistegi elektroniko bat, eta orain informazio guztia batu eta blog bihurtua. RSSak, efemerideak, liburuen kritikak, ehundaka liburu osorik on_line... denetarik topatuko duzu Literatur Emailuetan.

BideoaEz dizu onik egingo

Ez dizu onik egingo. Bideo sail bat abiatu du Susak bere Literatur Emailuen bitartez. Astero bideo ezberdina ezagutuko dugu. Hasteko hau. Abisatuta zaude: Ez dizu onik egingo.

Liburuaren azala blogean erabakitzen

Hasier Etxeberriak blogean idatzitako nobela bat paperean publikatuko du aurki Susa argitaletxeak. Bi azal egin dizkio bere portadistak, biak gustatu zaizkio egileari. Zein aukeratuko du(gu)? Gure esku ere badago. Zer diozue zuek?

Literatur Emailuak: 250. zenbakia eta poesia errezitala

Ezagutzen dituzue Literatur Emailuak? Astero e-postaz bialtzen den literatur albistegi elektronikoa da, dagoeneko 250. zenbakia bete duena. Eta hori ospatzeko, poema errezitala eskaintzen du, sarean bertan.

Leire Bilbaoren poemak galegoz, gaztelaniaz, ingelesez, italieraz eta katalanez

Leire Bilbaoren Ezkatak liburuko poemak hainbat hizkuntzatara itzuli ditu egileak zenbait itzultzaileren laguntzarekin. Poema batzuk, bere ahotsarekin entzuteko moduan daude gainera. Lagunei erakusteko moduko poema sorta eleanitza. http://www.armiarma.com/emailuok
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]