bilaketaren emaitzak "surio"

ETBk Juan Carlos erregearen gabonetako mezua igorriko du

PSE eta PPren botuekin, EiTBren Kontrol Batzordeak begi onez ikusi du gaur EiTBk Juan Carlos espainiako erregearen gabonetako mezua igortzeko duen asmoa. Erabaki honen aldekoen eta aurkakoen (EAJ, EB eta Aralar) artean bederatzi bozketara berdinketa egon den arren, batzordeko buru den Mertxe Agúndez sozialistari esker aurrera atera da.

EITBk Euskobarometroaren albistea erdaraz bakarrik zentsuratu du

Euskaldunei bakarrik ajola zaigu lehendakariaren balorazioa. Hori ondoriozta genezake eitb.com-en sartu ezkero. Izan ere, eitb.com-eko euskobarometroaren berririk ez da agertzen gaztelerako bertsioan. Biai ordea, euskarako bertsioan... zergatik??

EiTBk ezker abertzalea betatuko du

Xabier Lapitz kazetariak ea ezker abertzaleari ze tratu emango dioten galdetu dio Alberto Surio EiTBko zuzendarki berriari Radio Euskadin. Surio "legez kanpoko erakundeek" ez dutela "bozgorailu propagandistikorik" edukiko erantzun du.

Gaurtik aurrera EITBn eguraldi mapa berritua izango da ikusgai

Gaurtik aurrera eguraldi mapa berritua erabiliko dute EITBko albistegietan. Mapa horretan Euskal Herriaz gain, Espainiako Errioxa, Gaztela eta Leon eta Kantabriako eguraldi datuak emango dituzte.

Roberto Lopez De Calle, El Mundoko kazetaria, Radio Euskadiko albistegi buru

El Mundo egunkariko kazetaria kontratatu dute, PPk botere kuota bat izango du beraz kate publikoan. PP-PSE ituneko letra ttikiaz ari gara?

Meritua nola irabazi: Suriok Lopez.i igurtzitako xaboia

Diario Vasco.rako ez baina MAN aldizkarirako egin zuen Alberto Suriok "erreportai" hau, Lopez.en bizitza pribatuan muturra sartuz baina pintza jarrita eta xaboi-aparrez gainezka. Sailburu edo lehendakariorde izendatu etzuenean... http://ttiki.com/4784

Álvarez Solís Radio Euskadi eta ETB2tik baztertu dute

Aurreko ostiralean jakinarazi diote Álvarez Solís kazetariari Radio Euskadik ez duela bere partaidetzarik gehiago nahi. Orain arte astelenetik ostiralera "Boulevard" saioan hartzen zuen parte, eta asteburuetan "Más que palabras"en. Denboraldi hasieran "Pasalo" ETB2ko saiotik ere kaleratu zuten Solís. Kazetariak bere haserrea eta harridura adierazi ditu.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]