bilaketaren emaitzak "su-etena"

8 urte eta zenbat egunkari?

Patxi Gaztelumendik historian atzera egin eta 1998an ETAk abian jarritako su-eten mugagabeaz informatzen zuten egunkarien irudiak alderatzen dizkigu aste honetakoekin.

Alec Reid: "ETAk ez zituen armak utzi piknik batetara joateko"

Orain dela hilabete batzuetakoa izan arren gaurkotasun osoa dute Alen Reid-en hitzok. Kanpoko baten ikuspegia egokia izan daiteke perspektiba hartzeko.

Munduko hedabideetan ETAren su-eten iraunkorrak izandako oihartzuna. Euskosare.org

ETAren su-etenaren inguruan asko hitz egin da. Asko eta luze. Munduan sekulako oihartzuna ukan du, eta horren azterketa egiten du Gonzalo J. Auza Euskosareko zuzendariak.

Batasunak su-eteneko konpromisoak mantentzeko eskatu dio ETAri

[K&I] Arnaldo Otegi bozeramaileak erakundeari eskatu dio martxoaren 22ko idatziko "konpromisoak eta helburuak" mantentzeko. Espainiako Gobernuari ere dei egin dio, "baldintza demokratikoak bermatzeko".

BIDEOA: Arnaldo Otegiren adierazpenak ETAk su-etena hautsi ondoren

ETAk su-etena hautsi ondoren Arnaldo Otegik gaur arratsaldean eskainitako prentsaurrekoaren pasarteak bideoan.

Otegik ez zuen albistegietan argitaratutakoa esan

Luistxok bere gaztelerazko blogean azaldu du atzo albistegietan argitaratutako Otegiren adierazpenek ez zutela berak esandakoa zuzenki azaltzen. Egindako adierazpenen ulermenean koma baten gorabeherak esanahi osoa aldatu du kasu honetan, beste zentzu bat emanez.

Martxoaren 24an abiaturiko ekintza armatuen etenaldi iraunkorra indarrean dagoela adierazi du ETAk

GARAko erredakziora bidalitako agirian, «martxoaren 24ko 00:00tan abiaturiko ekintza armatuen etenaldi iraunkorra indarrean dagoela» adierazi du ETAk, bi egun lehenago plazaratutako Adierazpenean agertutako helburuak berresten dituela gaineratuz («Euskal Herrian burutu beharreko prozesu demokratikoa bultzatzea» alegia). Agirian, bere gain hartu du erakundeak Barajasko atentatua.

Imazek ETAri bloga egitea proposatu dio

Eguneko deklarazioa. ETAren azken agiria dela eta EBBko presidenteak ETAri zuzendu zaio honako hau esateko: "Bere hausnarketak kaleratzeko, blog bat jarri dezala martxan. Erraza eta merkea da. Bakean utz gaitzala. Hori bakarrik esango dut agiriaren inguruan."

ETAren agiria

Su-etena aldarrikatu zuenetik erakundeak argitara eman duen lehen agirian, bake prozesuaren aldeko konpromisoa baieztatu eta Frantziar eta Espainiar estatuei Euskal Herritarron erabakia errespeta dezan eskatu die ETAk.

ETAk su-etena amaitutzat ematen du

"ETAk su-etenaldi iraunkorra bertan behera uzten duela eta 2007ko ekainaren 6ko 00.00etatik aurrera Euskal Herriaren defentsan fronte guztietan aritzeko erabakia hartu duela adierazi nahi du."

E.T.A.-ren suetena

E.T.A-k martxoaren 22an su etena aldarrikatu zuen. Hori buruz http://www.lapelotavasca.org orrialdean egin duten animazio berezia, ena merezi du ikustea. Euskal gatazkari buruzko gauza gehiago ikusi nahi badituzu begirazazu web orrialdearen beste atalak, eta idatzi nahi baduzu erregistra zaitez.

Webgune batzuen estatistikak alderatzen

Su-etenaren egunean euskal webguneek izan zuten bisita gorakadaren harira euskal webgune batzuen estatistikak konparatzen dira Sustatuko artikulo honetan.

ETA eta espainiar Gobernuak su-etenaren baldintzak eta Zapateroren adierazpena adostu zituzten

ETAk 2006ko martxoaren 22an jakitera eman zuen su etena eta Jose Luis Zapatero espainiar presidenteak urte bereko ekainaren 29an egin zuen adierazpena ez ziren alde bakarreko ekimenak izan. Biak luze eztabaidatuak, hausnartuak eta adostuak izan ziren bi aldeen artean 2005 eko uztailaren eta azaroaren artean. Prozesuaren hurrengo faseetarako baldintzak ere adostu ziren.

PSOEk ez zuen ETAk egindako proposamena onartu

PSOEk ez zuen ETAk egindako proposamena onartu
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]