bilaketaren emaitzak "street view"

Euskal Herriko txoko ugari Google Street Viewn ikusgai

Pasa den astean kaleko argazkiak hartzen dituen Googleren bizikleta ibili zen Bilbon eta gaur dagoeneko sarean daude irudiak. Hiriburuetatik Bilbo, Iruñea eta Gasteiz ikus daitezke, oraingoz.

Wall Street Journalek euskara iraintzen du

Wall Street Journalen euskararen inguruko artikulu beldurgarriaren inguruko iritzi sorta.

Nor da euskara iraintzen duen Wall Street journaleko Keith Johnson?

Dagoeneko jakinaren gainean egongo zarete euskararen inguruan Keith Johnson-ek WSJrako egindako "lana". Baina nor da Keith Johnson? Albiste honetan bere curriculumaren berri ematen zaigu. Dirudienez, Madrilgo komunikabide atzerakoienen bozeramaile bikaina da Johnson jauna.

"The Wall Street Journal" egunkariak euskararen aldeko 17.000 sinadurak jaso ditu

NABOren eta New Yorkeko Euskal Etxeko kide den Emilia Doyagak, ostiralean, urtarrilak 11, "The Wall Street Journal"-eko bulego zentralean aurkeztu zizkion Karen Pensiero Editore ordeari, Eusko Ikaskuntzak euskararen alde eta egunkari horretan argitaratu zen artikuluaren kontra jasotako 17.000 atxikimenduen dokumentua eta azalpen gutuna.

WSJko kazetaria: "Izenburua ez da neurea"

Dirudienez, jaso dituen mezu ugariei erantzun nahi izan die e-postaz Keith Johnson Wall Street Journal-eko kazetariak. http://www.sustatu.com komunitateko erabiltzaile bat izan da erantzun hori jaso duenetako bat eta bertan testua itzuli dute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]