bilaketaren emaitzak "sormena"

Ehun hitzekin idazten

Josulinek Jordi Cebrian izan du eredu. Eta haren 100 berbako bi testu euskarara itzuli, berba batzuk gehitu eta 100 hitzetan eman ditu. Ariketa polita. Blogetarako aproposa.

Peter Greenaway ikus-entzun gai Bilbon

Peter Greenaway bideo-sortzaile galesdarra Bilbon egon zen atzo. No TV, zinema hil dela eta narratibarik ez dagoela esan ondoren... ikus-entzun-kizun potentea bezain gogorra eskaini zuen. Euskadi Irratiaren 25. urteurrena ospatzeko opari ona. Eitb24 atarian irakurri dezakezu kronika zehatz bat berari buruz.

%100 INGURUNE MOBILA. Zure inguruneari buruzko mobilmetrai on-line lehiaketa.

Proposamena honen funtsa nerabeek Mobilmetraien (mugikorrarekin grabatutako 60 segundo baino gutxiagoko bideoak) bidez, bizi diren lekuari buruzko hainbat ikuspuntu erakustea da. Horretarako %100 INGURUNE MOBILA on-line lehiaketa antolatu dugu www.ingurunemobil.net web gunean. Kontatu behar digute nola ikusten duten haien ingurua, hiria, herria, nora joaten diren parrandan, nola ikusten duten etorkizuna, lagunak, haien txoko kuttuna...

90 lehiakidetik gora Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyan

Datorren larunbatean, abenduak 16, izango da Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Ikus-Entzunezkoen Rallya, Arabako Aiarako Kuadrillan. 20 talde -90 lagun baino gehiago- lehiatuko dira 1.500, 1.200 eta 900 euroko sariak eskuratzeko. Iazko edizioan saritutako bideoak ikusgai jarriko dira youtuben: http://www.youtube.com/topagunea
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]