bilaketaren emaitzak "sorkuntza"

Kultur askeari buruzko hitzaldia egingo dute bihar Udondo gaztetxean

Leioako Udondo gaztetxeak hartuko du bihar, osteguna, 19:00etatik aurrera izango den kultur askeari buruzko hitzaldia. Bertan, Metabolik BioHacklab zenaren partaide ohi eta Euskal Herriko Indymediaren kide ezaguna den Txopi, ideien eta sorkuntzaren merkantilizazioa, jabego intelektuala, copyright, copyleft eta creative commons lizentziak, SGAEk edota MusikHerriak erabiltzen dituzten kudeaketa sistemak, musikarien iritziak, legeak, kanon digitala eta liburutegien kanon berria, p2p sareak eta beste hainbat gaien inguruan solasean arituko da.

Tabacalerarentzat izen bila

"Tabacalera" izen desegokia dela iritzita, izen berriak proposatzeko jolasa abiatu da Sustatu-n. Agian ez da deusetarako izango, baina tira, KGNG (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea) edota CICC (Centro Internaciona de Cultura Contemporánea) izen aldrebes horiek baino ederragorik proposatuko al da!
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]