bilaketaren emaitzak "skype cast ikteroak"

Skypecasts, 100 lagun elkarrizketa digitalean egoteko aukera

Ikteroetan irakurria, podcast-ei buruzko posta zerrendetan ere dagoeneko ari da nabarmentzen. Kontua da, skype bidez, 100 lagun batera aritu daitezkela berbetan... 100! gure kasuan, frogatu dezakegu elkarrizketatu bati, edonork elkarrizketa egitea... munduko 100 lekutatik.... ikusiko dugu. (www.irratia.com)

Skype euskaraz gura baduzu, lagundu euskaratzen

Skype VoIP euskaraz izateko aukera daukagu orain. Skypeko forum honetan ikusi daitekenez, guztion artean 400 lerro baino ez dira falta programaren azken bertsioa euskaraz izateko. Skype prest agertu da bere bertsio berrienean euskara ere eskaintzeko. Animatuko zara ala?

Google calendar, egutegi txukun bat agenda zereginetarako

IKTeroak oporretan ere lanean. Bere zereginetan. Eta jakintzaren ikastola, gu guztion eskola da. Blogariok asko ikasten dugu beraiekin. Ikteroen blogetik, zabaldu.com-en giltza zapalduta idatzi dut testu hau.

Wordpress etengabe hobetzen ari da

Ikteroen gunea, gure ikastetxe birtuala bilakatzen ari da. Blogen munduan erreferentzia dira maisu-andereño hauek. Eta oraingoan wordpress -blogak sortzeko plataforma libre eta euskalduna- sistemaren berritasunen berri damaigute. Interesgarria multiblog funtzioarena.

IKTeroek Olentzeroari idatzitako gutuna

Jakintza Ikastolako eroak orain Olentzeroari eskaera interegarriekin azaltzen zaizkigu. Jarioak, trackback-ak, pingback-ak... Ea Olentzero portatzen den eta ".eus" domeinua lortzeko aurrerapausoak ematen ditugun.

Euskaljakintza bloga txapeldun

Estatu mailako I Espiral Sarien finalisten artean sailkatu eta gero, “Blogs de aula” atalean txapelduna gelditu da Euskaljakintza bloga. Saritutakoen artean ez dago beste blog euskaldunik. Zorionak Maiteri, zorionak ikasleei, zorionak IKTeroei.

Ikastola osoa software librera migratzen

Jakintza ikastola, jakina. Ikastolako irakasleen klaustroak ahobatez erabaki ostean, bi urteren buruan software librera jauzi egingo dute. Osorik. Pausuz pausu azaldu digute prozesu osoa ikteroen blogean. Hezkuntzan dabilen edonorentzat -ikasle, hezitzaile, irakasle, langile, guraso, administrazioko arduradun....- adibide on samar bat.

Irudi, bideo eta audio editoreak online

Artikulu interesgarria dakarte Ikteroek online lan egiten duten irudi, bideo eta audio editoreen inguruan. Oso baliagarri izan daitezkeen tresnak zerrendatu dituzte: Jumpcut, Splashup, Kaltura, Eyespot...
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]