bilaketaren emaitzak "sionismoa"

Israelgo armadak Gaza erasotu du hamarnaka palestinar hilez

Hildakoen kopurua gora doa etengabe. Momentuotan 200 hildakoz eta beste hainbeste zaurituz hitz egiten da, antza misilen bidez eta tankez Gaza Hiriaren aurka eginiko erasoan.

[es] Terrorismoa, ahaltsuek ahulak zapaltzeko amarru erretorikoa

Halaxe dio Nir Rosen kazetariak asteleheneko The Guardian egunkarian argitaratutako iritzi-artikuluan, non Gazakoak komentatzen dituen. Jatorrizko testua ("Gaza: the logic of colonial power" izenburupean) hemen: http://www.guardian.co.uk/commentisfree/2008/dec/29/gaza-hamas-israel

Noaren kontzertua eten zuten 4 lagunek Kursaalean

Noak kontzertua eman zuen atzokoan Kursaalean eta Askapenak kontzentrazioa egin zuen bigarren egunez sionismoa salatzeko asmoz. Gainera 4 pertsonek kontzertua etetea lortu zuten, kartelekin eta oihuka Kursaal aretoaren barruan. Kalez jantzitako ertzainek iletik tiraka eta besoa bihurrituz atera zituzten aretotik.

Rabinoa Israel eta sionisten aurka (BIDEOA)

David Yisroel Weiss rabinoa FOX NEWS katean, Gaza eta Israel estatu sionfaxistaren suntsitze baketsuari buruzko elkarrizketa. Sionisten aurkako judutarren ikuspegi interesgarria. (Erderaz azpititulatua).

Gazaren aurkako guda Saudi Arabiak finantziatua (Erd)

Israel Gazaren aurka burutzen ari den guda, Saudi Arabia, Egipto eta Israelen artean, Obamaren gobernuari bota dioten erronka omen da. Erasoa militarra Israelen esku legoke, finantzaketa Saudi Arabiaren esku eta Egiptoren esku eraso paramilitarra. (Webgune horretan Gazako gudaren plangintzari buruz informazio gehiago)

Gaza Israelen arma esperimentaziorako laborategi berria

Israel estatu sionista/faxistak Gaza lurralde palestinarra, armak esperimentatzeko laborategi bilakatu du. Palestinar herritar zibilen aurka, DIME, fosforozko eta uraniozko armak eta hauen suntsigarritasuna frogatzen dabiltza. DIME, tugsteno aleazio bat duten suntsiketa maila handiko lehergailu berriak dira, eta Mads Gilbert, Gazan dagoen sendagile norbegiarrak lehergailu hauen erabilera salatu du eta honen frogak aurkeztu ditu. Mads Gilbertekin elkarrizketa. (ERDERAZ)

SIONISMOAREN GORROTO MUGAGABEA: Diputatu ultrasionistak "eraso nuklearra" eskatu du

Avigdor Lieberman diputatu israeldarrak, Beiteinu alderdi ultrasionistaren lehendakariak, gaur israeldar komunikabideei hauxe esan die: "palestinar arazoarekin bukatzeko, AEBek Japoniarekin Bigarren Mundu Gudan ezarritako formula bera erabili behar da: eraso nuklearra”. SIONISMOA GUDA KRIMINALA!(erderaz)

Israelek propaganda sionista sarean hedatzeko kanpaina abian jarri du

Israelgo gobernuak, internet sionista propagandazko adierazpenez betetzeko, bolondresak mobilizatu ditu. ERNE! Hasbará spam-a itzultzen da. (Erderaz)

Ez gara konplizeak izango. Noa ez!

Noa abeslaria da Israelek sarraskiak zuritzeko nazioartean erabiltzen duen bitarteko ezagunenetakoa, estatu normalizatu baten itxura emanez. Otsailaren 26an Donostian Noaren kontzertua antolatzeko ausardia izan du Donostia Kulturak, sarraskiaren konplize bihurtuz. Zatoz EZ! esatera.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]