bilaketaren emaitzak "sgae"

Hoteletako telebistei ere kanona?

SGAEk ez du gelditu nahi, edozer eta edozeinen kontura atera nahi du dirua, kosta ala kosta. Oraingoan hotel bat salatu du, 2002ko ekaina eta 2003ko martxoa bitartean bereak diren lanekin ekitaldi publikoak telebista bidez egin zituztela leporatuz. Honenbestez, hoteletako logeletan izaten diren telebistei kanona ezartzea eskatu du SGAEk.

SGAEk e-posta mezu bat zabaldu zuen bere nortasuna azaleratu gabe

SGAE, kanonaren aldeko kanpaina bat bultzatu asmoz, e-postaz mezu bat zabaltzen hasi zen, bere nortasuna ezkutatuz beste edonork bidalia zela iruditu zedin. Gaizki atera zaie ordea, eta harrapatu egin dituzte, mezuaren igorlea egileen erakundea zela jakin ahal izan dute.

SGAE nire etxean sar daiteke?

Interesgarria da blog honetan Juan José Coronel-ek kontatzen duena. SGAEkoak bere etxean inongo baimenik gabe sartu zirela dio, ordenagailuak arakatu eta kasik-kasik eraman egin zituztela. Autoreen eskubideen alde edozer da zilegi?

PPk hanka sartu du senatuan kanonaren aurka bozkatzean

PPk kanona kentzeko enmiendaren alde bozkatu zuen senatuan errorez.

Behin bada ere, SGAEk zentzuna erabili du

Espainiar EEEO delakoak, behingoagatik zentzuna erabili du eta kontzertu ongile batetako sarreretatik jaso nahi zuen %10ari uko egin dio. Egile eskubideak dituztenekin hitz egin, ados jarri eta kitto. Hala ere, egile eskubideengatik kobratzeko duen *beharra* gogorarazi du. Honek borondatea dagoenean arazorik ez dagoela frogatzen du, eta SGAEk borondaterik ez duenean aitzakiak bakarrik erabiltzen dituela.

Bideoklub batek epaiketa garrantzitsu bat irabazi du SGAEren aurka

SGAEk taberna, bideklub eta denda abarretan lokalaren metro karratuen arabera kobratzen du beti. Baina galiziako bideoklub batek, SGAEri 1.000 euro ordaintzera zigortua izan ondoren, absolbitua izatea lortu du. Epaileak, bideoklubaren neurriak eta barruan dauden bideo kopuruak, alokatzen diren bideo kopuruarekin erlaziorik ez duela onartu du, eta beraz, LPI legeak aipatzen duen ordainketa lokalaren metro karratuen arabera egitea zentzurik ez duela.

SGAEren azkena: behi bat salatu du!

Egileen artean eta kaleko jendearen artean dauden bitartekari askok (disketxe multinazionalek, argitaletxeek, komunukabide talde erraldoiek, etab.) jabetza intelektuala eta egileen eskubideak paranoikoki denfendatzera eramaten gaituzte. Bestela ezin da ulertu Bilboko kaleetan jarri ziren antzeko plastikozko behi batengatik, zalaketa bat sortzea. Eskultore bati behia partitura batekin forratzea burutu zitzaion. "Tengo una vaca lechera" kantuko partiturekin hain zuzen. Atrebentzia horrek epaitegietan bukatzea merezi du antza.

[Erderaz] SGAEk ume gaixo baten aldeko kontzertu baten %10 darama

SGAE ume baten alde egin den doako kontzertu baten %10 eraman du, naiz eta abeslariek doan egin nahi izan duten, SGAEren esanetan autore eskubideak ez ziren abeslariarenak.

Esan SGAEri buruz pentsatzen duzuna

Mecagoenlos webgunekoek martxan jarri duten kanpaina bat. Google-ek aukera ematen du bilaketa bateko emaitzak komentatzeko, hau erabiliz SGAEko webgunean komentarioak egiten hasi da jendea, SGAEri buruz pentsatzen dutena idazten.

Ana Morgade (Buenafuente) SGAEri azalpenak eskatzen [Bideoa] [Gazt]

Bideo honetan Buenafuente saioko Ana Morgadek SGAEri egindako telefono deia ikus dezakegu. Ikustekoa ileapaindegiek ordaindu behar duten kanon-aren inguruan SGAEk ematen dituen azalpenak.

[gazt] Espainar Gobernuak kaleratu ditu jada aparatu bakoitzeko ordaindu beharreko kanonaren balio desberdinak

Esate baterako, CD bategatik 0,17€ gehiago ordaindu beharko dira, eta DVD bategatik 0,44€. MP3 erreproduzitzaileak 3,10€-ko kanona izango dute. Kultura babesteko omen, bere hedapenean oztopoak jarriz.

[gazt] SGAEk 'Público' egunkaria salatu du

SGAEk Público egunkariaren aurkako salaketa jarri du, ustez beraien "kontrako kanpaina" egiten ari direlako, "erakundea mintzeko asmo argia erakutsiz, ikuspegi negatiboa duen hamaika albiste, iruzkin eta iritzi argitaratuz". Hori dela eta, 30.000 euro eskatzen dizkio egunkariari, egindako kaltearen ordain gisa.

PSEk eta EBk kanon digitalaren aurka bozkatu dute Eusko legebiltzarrean [gazt]

Madrilen beraren alde bozkatu arren, Gasteizko parlamentuan kanon digitala derogatzeko eskaria egiten duen testuaren alde bozkatu dute PSEk eta EBk. Aho batez onartu da testua, bertan zeuden talde parlamentario guztien aldeko bozkarekin (EHAK eta Aralar ez zeuden saio horretan present). Meneamen ikusia.

EXGAE, kultura librearen aldeko beste ekimen bat

SGAE eta beste kudeaketa entitateen aurkako lehen aholkularitza sortu berri da Bartzelonan. Atzean hainbat abokatu, elkarte eta talde desberdin daude. Helburua, gai hauetan berezitutako aholkularitza bat ia doan ematea da, herritarrak SGAE eta beste kudeaketa entitateen gehiegikerietatik askatzeko. Gero eta bezero gehiago izango dituztelakoan nago...

Pablo Soto-ri elkarrizketa Radio Euskadi-ko Graffriti saioan

Graffiti saioan egindako elkarrizketa (gaztelaniaz)
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]