bilaketaren emaitzak "sexua"

Etorkizuneko kondoiak

Badirudi 2008. urtetik aurrera kondoi mota berri bat egongo dela salgai. Bitxiena, sakila tente egonda lata baten barruan sartu behar dela da eta gohiko botoi bateri ematerakoan spray bitartez latex likodoa zabaltzen dela sakilaren gainean.

Txerri batek sexu harremana izaten utzi ez zion jabea hozkadaka hil du

Gaztelaniaz dago baina kuriosoa eta barregarria iruditu zait txerriaren delitua... Hor geratzen baita argi zein beharrezkoa den sexua animali ororentzat... ;)

Euskarazko lehen hiztegi sexuala sortzeko zure laguntza behar da!

Uztailean Bilbon ospatu behar den Euskadiko Nazioarteko I. Areto Erotikoa dela eta, euskarazko lehen hiztegi sexuala eraiki nahi dute orri honetan, horretarako erabiltzaileen ekarpenak eskatzen dituztelarik. Nahikoa da hitz bat eta bere gaztelaniazko baliokidea sartzearekin.

"Biharamuneko pilula" doan ekainetik aurrera

Ekainetik aurrera errezetarekin eta dohainik eskuratu ahal izango da "biharamuneko pilula" Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako osasun zentroetan. Orain arte 18 euro ordaindu behar ziren. Gogora dezagun aparteko metodo antisorgailu hau ez dela kondoia bezalako beste metodo batzuen ordezkoa, larrialdietarako baizik dagoela.

Palentzian Bilbon baino gehiago egiten da? Sexua eta Independentzia

Terol umoregilearen esanari erreparatuta, Berria egunkariko kazetaria den Jose Mari Pastorrek -portzierto, oso kazetari ona da Pastor- sexua eta aukera independentisten afera jarri du mahai gainean. Terolen argudioak deuseztu, eta independentziaren onura sexualen berri ematen digu, irakurgarri suertatzen den artikulu honetan. Munduartea, gure artean.

Gose taldeak EiTBren jokaera agerian utzi du: zentsuratu eta gero gonbidatu

Ines Osinaga trikitilaria elkarrizketatu du Anartz Bilbaok GARA egunkarian. Gose taldeko ahotsa eta soinujolea da. Elkarrizketa mamitsua da, baina EiTBren jarrerak, benetan harrituta utziko zaitu. Beste behin. Sexu hitz gordinegiak aitzaki hartu, zentsuratu eta gero EiTB digitalaren jaira gonbidatu... eutsi! filmaren arrakastaren gerizpean.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]