www.branka.biz/content/view/1074/1/
aitzol-bilbo (e)k bidali du duela 8 egun 19 ordu 58 minutu
Indarkeria sexistak bost emakume erail ditu 2008an Euskal Herrian. Horretaz gain, ehunka eraso zein bortxaketa izan dira; desagertuta jarraitzen duen Maria Puy Perez lizarratarraren kasua albo batera utzi gabe. Hori dela eta Bizkaiko Emakume Asanbladak, azaroaren 25ean, Emakumeekiko Indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean, ahotsa altxatzeko deia luzatu die jendarteko emakume zein gizon guztiei. Manifestazio bat antolatu dute astearterako. Mobilizazioa arratsaldeko 7:30etan abiatuko da Arriagatik.