bilaketaren emaitzak "selekzioa"

Selekzio naturala

Urak baretu ondoren, euskal selekzioei buruzko iritzia, nire asteroidetik ikusitakoa

Euskadi-Gales futbol selekzioen elkarketa, kolokan

Maiatzaren 20a, larunbatarekin, nazioarteko futbol partida zen jokatzekoa Bilbon, San Mamesen: Euskadi-Gales. Baina Espainiako liga luzatu egingo da asteburu horretaraino, eta gauzak kolokan daude. Diru galera handiak ere tartean, beharbada.

Kataluniar selekzioaren telebistako iragarkia zentsuratu dute

Egunak zeramatzen Kataluniako selekzio nazionalaren aldeko iragarki bat telebistan ematen, TV3n behintzat. Espainiar selekzioaren elastikoa daraman mutil batek kataluniarra daraman beste bati kolore horiekin ez jokatzeko esaten dio bertan. Orain, epaile batek debekatu egin du iragarkia ematen jarraitzea. Berriz ere espainiar gobernuaren zentsura, eskerrak Internetek bideoa lau haizetara zabaltzeko aukera ematen duen... Youtuben ikusgai dago (http://www.youtube.com/watch?v=FP1Jboq_3PQ)

Gasteizeko parlamentuak "Vuelta a España" eta selekzioaren partidu bat ekartzea onartu du

PP, PSOE eta UPyDren aldeko bozkekin, Gasteizeko Parlamentuak "Vuelta a España"ren antolatzaileei etapa bat EAEn kokatzea eskatu die, baita espainiar selekzioaren futbol partido bat jokatzea ere.

Herritar ugari Euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko X. lasterketan

Ehun bat argazki eta sailkapenak

Federazioak ukatutako izena erabiltzen du EiTBk bere webgunean

GARAk jakinarazi duenez jokalariek ez Euskadi ez eta Euskal Herria baizik eta "Euskal Selekzioa" izenarekin jokatzea proposatu zuten erdibideko aterabide gisa (http://www.gara.net/azkenak/12/112602/es/La-Federacion-no-acepto-ningun-nombre-que-no-fuera-Euskadi). Federazioak ezetz esan zuen, baina hala ere EiTBk izen hau erabiltzen du behin eta berriz euren webgunean.

Selekzioak Iranen aurkako partidua ez du jokatuko

Euskadi Irratiko "Hiru Erregeen Mahaia" programak Euskal Selekzioak Iranen aurkako partidua ez duela jokatuko aurreratu du gaur gauean. Arratsaldeko bileran Federazioko kideek ez dute amore eman -jokalariek Euskal Selekzioa izenpean jokatzea proposatu zuten- eta ondorioz ez da partidurik izango.

Futbol jokalarien ekimenak ehundaka kirolarien atxikimendua

Izena baino gehiago omen dago jokoan. Ehundaka Euskal Herriko jokalari agertu da 165 futbolarien agiriaren alde. Pilotariak, arraunlariak, mendizaleak, herri kirolariak, futbolariak, eskubaloikoak, saskibaloikoak.... denetarik zerrenda amaigabe batean.

Jaungoikoa, lege zaharrak eta futbola

Euskal Selekzioa politikarien ahotan egon da azken egunotan Euskadi vs. Euskal Herria borroka dela eta. Eusko Jaurlaritzako sektore nazionalista tradizionalistentzat ordea, eztabaida antzua dela iritzi dute. Euskal nazionalismo anakronistaren orenean al gaude berriz ere?

Euskal Herriak Euskal Selekzioa, pegata berezia

Segi gazte erakundeak euskal selekzioa aldarrikatzeko ateratako pegata berezia.

165 futbolarik "Euskadi" izenarekin jokatzeari uko egin diote

Euskal Herriko selekzioaren izena "Euskadiko selekzioa" izenera aldatu zutenean iskanbila sortu zen. Orain 51 jokalari ezberdinek manifestu bat sinatu dute "Euskadi" izeneko selekzioan jokatuko ez dutela esanez.

27an belodromora zergatik joan: Patxi Mutiloa -EAEko kirol zuzendariaren azalpen argigarriak

Patxi Mutiloa: hay un intento de superación de los actuales marcos... estamos buscando la oficialidad de un ente que no existe... no es nuestra priodidad...la oficialidad corresponde a las selecciones nacionales o españolas...

Euskal eta kataluniar selekzioentzako ofizialtasun aldarrikapena Bartzelonan (2-2)

Jai polita Bartzelonan ospatutakoa, kataluniar eta euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko balio izan zuena. 56.000 pertsona bertaratu ziren, Euskal Herritik gerturatutakoak tartean. Inoiz baino ozenago eskatuta, selekzio ofizialak nahi ditugula argi geratu zen.

Euskal selekzioaren bihotzetik

Naxari Altuna eitb-ko kazetariak Venezuelan bizitakoak kontatu ditu gaurko Berrian, euskal selekzioaren bihotzetik. Galdutako aukera bezala definitu du pasa den astekoa eta agintari zein komunikabideak kritikatu ditu.

Euskal Herriko futbol selekzioak berriro Katalunia izango du aurrez aurre

Beste partida bat. Lagun girokoa. Abenduaren 29an, San Mames betetzeko asmoarekin Kataluniaren kontra jokatuko du partida Euskal Herriko selekzioak.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]