bilaketaren emaitzak "sarraski-ekonomia"

Urdaibaiko Guggenheim museoa Sukarrietan eraikitzeko asmoa dute

Udalekuetarako erabili ohi den gunea erosteko proposamena egin dio jada Bizkaiko Aldundiak BBKri, orubearen jabeari. BBK proposamena aztertzeko prest dago, «egitasmoak izango duen garrantziagatik»

AEB superpotentziaren gainbeheraren aurrean ote gaude? [GAZT]

AEB eta, honen ondorioz, mundu mailan jasaten ari garen egoera ekonomikoaren arrazoiak azaltzen saiatzen diren artikulu pare bat jasotzen dira honetan.

LABek ELAren pausoak jarraitu eta CESetik ere joan da.

Joan zen astean ELAk CESeko bileratara joateari utziko ziola iragarri zuen. Gaurkoan LABeko Ainhoa Etxaidek berdina adierazi du, azkeneko bileran AHTaren inguruko eztabaida bat burutzea galerazi zelako. Etxaideren esanetan honek muga guztiak hautsi ditu eta ez dira berriro joango.

Lehman Brothersen porrotak Euskadiko Kutxaren mozkina %22 murriztuko du

Bitxiak, presidentearen azalpenak, esanez ez zituztela bonoak (162 miloi euro) inbertsio gisa erosi. Excusatio non petita...

Real Sociedaden zati bat erosi nahi duten txinatarrei eskaintza argi bat egiteko eskatu die zuzendaritzak

Hong Kongko "Light House Consulting"ek Real Sociedaden %35 erosi nahi du. Real Sociedaden estatutuek %2an dute pertsona bakoitzak izan dezakeen akzioen muga, beraz Estatutuak aldatu beharko lirateke. Estatutuak Batzar Orokorrak alda ditzake eta zuzendaritzak batzar orokorra baino lehen eskaintza argi eta publiko bat egitea eskatu du akziodunek euren iritzia osatu dezaten.

Eroskik Capraboren %75 erosi du

Eroski Taldeak Caprabo Kataluniako merkataritza gune enpresa garrantzitsuaren %75 erosi du, 1.125 milioi euro ordainduta. Sektorean Europan egin den operaziorik handienetakoa da diru aldetik. Kopuru hori ez dute Eroskik eta Caprabok berak jakinarazi, Kataluniako egunkari batek baizik. --Albistea ondoko webgunean aurkitu dut, baina errorea eman dit bertako esteka jartzerakoan: http://www.eitb24.com/berria/eu/B24_52011/ekonomia-enpresa/1.300-MILIOI-EUROGATIK-Eroskik-Capraboren-75-erosi-du/

Ekintzaile batek 39 bankuri 492.000 € "lapurtu" dizkie

"Gehien lapurtzen dutenei 492.000 € "lapurtu" dizkiet, haiek salatu eta gizarte-alternatibak eraikitzeko asmoz". Banketxeei kredituak eskatzen zizkien amarruak erabiliz, gero ez ordaintzeko. Albistea kaleratzean, Espainiako estatutik alde eginen duela adierazi du. Diruaren zati bat agerkari baten 200.000 aleak ordaindu eta Bartzelonan barrena banatzeko erabili da, non ekintzaileak urratsez urrats azaltzen duen operazioa nola egin zuen. El Mundok eman du albistea, eta agerkaria sarean dago: www.17-s.info

Estatu Española kontrolatzen duten oligarkien grafikoa

Estatu española kontrolatzen duten oligarkien grafikoa. Argi uzten du esku gutxietan dagoela kontrola eta aberastasuna.

(AHT) Desjabetze akten altxatzea bertan behera Eskoriatzan

Berriz ere, herritarren mobilizazioari esker, AHTri beste traba bat jarri zaio. Oraingoan, Eskoriatzako udaletxean itxialdia egiten ari direnen eta babesa adieraztera joan direnen artean, Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariek aktak altxatzea eragotzi dute.

1.516 enpresa ari dira Bai Euskarari Ziurtagiriarekin lanean

2012. urterako 1.500 ziurtagiri berri lortzea aurrikusten du Ziurtagiriaren Elkarteak egin duen estrategia planak. Guztira, 20.000 lagun baino gehiago dira Bai Euskarari Ziurtagiriaren eraginpean lanean ari direnak. 1.516 entitate horietatik 165ek “Zerbitzua eta lana euskaraz” maila eskuratu dute, 508k “Zerbitzua euskaraz” eta 883 “Bidean” mailan daude.

Turismo merkatuan protagonismo handiagoa lortu nahi du Debabarrenak

Arrantza, nekazaritza eta industria gaizki dihoazenez, ba aukerarik errazena hartu dute beste behin ere politikariek, pare bat hotel egin eta giriei dirua atera. Kafesnea 1,5€tan ipini ta guztiok izorrai!

Euskal Herria da ia laguntzarik gabe nekazaritza posible den lekuetako bat

Jose Maria Garcia Alvarez-Coque (Mexiko Hiria, 1958) Valentziako (Herrialde Katalanak) Unibertsitateko katedraduna da Ekonomia eta Gizarte Zientziak arloan, eta atzo Donostian izan zen EHUk antolatutako Udako Ikastaroetan, eta honako gai honi buruz hitz egin zuen: Bideragarria izango al litzateke lehen sektorea Europatik etorritako laguntzarik gabe?

Bay Windows

Bay Windows replacement.Bay window: vinyl, aluminum, wood

Donostiako Stinus enpresak langileak kaleratu nahi ditu

Enpresarioek aberastasuna omen dakarte herri honentzat. Herri honentzat ala beraien poltsikoentzat? Hona hemen beste adibide bat.

Hego Euskal Herriko hainbat enpresak jarduera gelditu behar izan dute

Fagorrek, Irizarrek, Mercedesek eta Volkswagenek, esaterako, itxi behar izan dute, eta beste batzuk ekoizpena gelditu dute. Dendetan hainbat produktu urri dira.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]