bilaketaren emaitzak "sariak"

Buber sariek ikuspegi sarelari euskaldun batetik zentzurik ote dute?

Arkaitz Mutilmediak dakar komentarioa, zein zentzu duten Buber sariek. Kontua da zein irizpide dagoen sari bat ematerakoan. Publikoari zabaldutako botazio guztiek arazo berdina dute, tranpak, atzetik diru/jende gehiena duenak abantaila eta abar.

Ondas Saria Javier Vizcaíno Cocidito egiteagatik

Astero astero "Cocidito madrileño"a egiteagatik eman diote Ondas Saria Javier Vizcaíno irrati esatariari. Irratigintzako Berrikuntza Saria, hain zuzen ere. Zorionak, Javier.

Buber Sariak: finalistak hautatu dira

Hautatu dira Buber Sarietako finalistak. Kategoria bakoitzeko 3 webgune onenak aukeratu dituzte finalean lehian aritzeko. Puntuazio altuenak lortzen dituztenak blogak omen dira, eta baxuenak ordea, erakundeen webguneak.

Buber Sariak banatu dituzte

Atzo, hilaren 17a, 100 bat pertsonaren aurrean egin zuten Bilbon Buber Sariak euskal webgune onenentzako sari banaketa.

Aurtengo Ig Nobel Sarien zerrenda

Ig Nobel Sariak 1991tik ematen dira, Nobel Sari ezagunen parodia gisa. Gehienetan saridunak AEBetakoak izaten dira, baina aurten banatuxeago gertatu dira. Abisua: saritutako ikerlanak egiazkoak dira.

Berri Txarrak irabazle nagusia Gaztea Sarietan!

Berri Txarrak, Ken 7, Etxe, Gari & Co, Metak Diskoetxea, Mikel Aranburu, Wazemank, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2005... guzti hauek izan dira sarituak aurtengo Gaztea Sarietan.

Diariovasco.com sariketako finalistak

Gaur jakin dira Gipuzkoako webguneak saritzen dituen Diariovasco.com Sariketako kategoria ezberdinetako finalistak. Epaimahaiak (http://premios.diariovasco.com/eus/jurado.htm) aukeratu ditu. Webgune instituzionalen artean: http://www.ataun.net, http://www.donostia.org eta http://www.irun.org/ Udalak. Enpresa web orriak: http://www.inasmet.es, http://www.afm.es/ eta http://www.gurutzeta.com/. Elkarteen webguneak edo pertsonalak: http://www.euskaljakintza.com/, http://www.lanbroute.com/blog/ eta http://www.vascodecamping.org/. Web 2.0: http://www.euskaltube.com/, http://nireblog.com/ eta http://astindu.sareweb.net/.

zazpi@2007

Aukeratuko ditugu 2007an euskal blogosferan 2007an egon diren zazpi ekarpenik onenak? Polita izango litzateke denon artean aukeratutako 'aipamenak' ematea aurtengo ekarpenik interesgarrienei, banner soil batez baino ez bada ere...

Euskadi sarien ispilu, premioseuskadi.info gunearen azterketa zehatza

Euskadi sariak, literaturakoak webgune bat ere badute. http://www.premioseuskadi.info gaztelaniazko izenarekin, euskarazko edukiak ere badituenak. BAZKA aldizkari elektronikoak gunearen azterketa zehatza argitaratu du. Tituluak, loturak, akatsak... denetarik topatuko duzu. Doako consulting lana. Baliatuko balute sikiera.

Euskadi Sariak, ipuinak eta beste

"Utikan Euskadi sariak" manifestua aurkeztekoa da gaur Donostian. Idazleen jarrera eta sarien gorabeherak aurrez aurre. Jon Alonsoren artikulu batekin hasi zena, idazle eta itzultzaileen ekimen bilakatu da. Eta zer diogu irakurleok?

"Utikan Euskadi Sariak" agiria aurkeztuko dute hainbat idazlek ostiralean

[K&I]25 euskal idazle eta itzultzaile baino gehiagok Utikan Euskadi Sariak manifestua sinatu dute. Eusko Jaurlaritzak antolatu ohi duen literatur sariketaren funtzionamenduarekiko desadostasuna agertu dute idazleok agiri horretan.

Euskadi Sariak | Elkarrizketa ARGIAn Jon Alonsorekin

Jon Alonsok Argiaren urtekarian idatzitako artikuluak eman du zeresana. Mugimenduak nabari dira. ARGIAk elkarrizketa egin dio astekarian ere. Zinez interesgarria.

Jon Alonsok Euskadi Sarien inguruan egindako kritika

"Kulturan agintzen duenari hauxe baino ez diot eskatzen: ez dadila izan forajido bat". Jon Alonsok Argiaren Urtekarian literaturako Euskadi Sariak ematerakoan izandako hainbat "txantxullo" plazaratu ditu eta planto egiteko ordua dela adierazi du. Eztakit zergatik enau batere harritzen bera juradoan egon zenean gertatutakoaz kontatzen duena...

Argia Sariak banatu dituzte. Sareko Argia Saria IKTeroentzat

Txitxardin Beltza jatetxean banatu dira 2007ko Argia Sariak. Felix Ibargutxi, Jojo Bidart, Wazemank telesaioa, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak egindako “Eta zuk zer?” izeneko kanpaina, Aizu! aldizkaria eta Ordiziako Jakintza ikastolako IKTeroak taldea izan dira sarituak.

Ahuntza Sariak 2006

Patxi Lurrak aurten ere ezagutzera eman ditu Ahuntza Sariak 2006. Denetarik dago bertan. Seguru zu ere ados zaudela zenbait sarirekin. Beste batzuekin agian ez, baina jolas bat besterik ez da. Zorionak sarituei, animoak antolatzaileari.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]