bilaketaren emaitzak "saria"

Deustuko Unibertsitateko S3Lab Segurtasuneko Laborategiak Avanza Planaren aintzatespena jaso du

Deustuko Fundazio Teknologikoko laborategiak eta Deustuko Unibertsitateko Pablo García Bringas eta Joseba Peña Landaburu irakasleek zuzendutako S3Lab laborategiak (Laboratory for Smartness, Self knowledge and Security) Jakintza eta Edukien Zentroaren onespena jaso du Telekomunikazioko eta Informazioaren Gizarterako Estatu Idazkaritzak -Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa- antolatu duen Avanza Planaren barruan.

Ikastolen Elkarteak Miguel Altzo sarietan berriz ere

Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen euskarazko ikas materialak saritu ditu Eusko Jaurlaritzak

Sustatuk euskal blogetako mezurik onena sarituko du

[K&I]"Sustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk."

The Indezents blogak irabazi du

[K&I] "The Indezents blogean argitaratutako mezu barregarri batek irabazi du Sustatuk antolatutako blog mezuen lehiaketa. Epaimahaiak zenbait finalista izan ditu kontuan, eta azkenean hori nabarmendu. Egileak, iPod bideo bat eraman du, 80 gigakoa. Beste bi blogarik, zozketan, iPod Nanoak eroan dituzte." Post irabazlea hemen: http://www.blogak.com/theindezents/erligioarekin-jarraituz-petxuga-jainkoa

Argia Sariak banatu dituzte

Argia Sariak banatu dituzte gaurkoan. Sariak Patxi Huarteri,Margotu Egunak-eri, Erlo Telebistari, Joseba Barandiaraneri eta Mikel Atxagari eman diete. Librezalek jaso du Sareko Argia saria.

Parte hartu EuskoMovie-n eta irabazi 600 euroko saria

11 egun geratzen dira EuskoMovie-n,euskal komunitate globalari zuzendurik dagoen on-line eginiko laburmetraia lehiaketan, parte hartzeko (uztailak 20-arte). Aurkeztutako lanek hiru kategoerietan egingo dute lehia eta 600, 400 eta 200 eurotako sariak irabazteko aukera izango dute.

Microsoft saritu dute "hizkuntza aniztasuna sustatzeagatik" [gaz]

Iragan astean Eusko Jaurlaritza izan bazen Microsoft-en saria jaso zuena (http://www.teknopata.net/?p=1395), oraingoan Microsoft berak ere "hizkuntza aniztasuna sustatzeagatik" saria jaso du. Baleareetako, Kataluniako, Galiziako eta EAEko hizkuntza sailek eman diote sari hori. Joan etorriko sariketak! ;)

Gorka Bereziartua blogariak eskuratu du Rikardo Arregi Kazetari Berria saria

Gorka Bereziartua [aka Boligorria http://www.blogari.net/boligorria] "Argia"ko kazetari eta blogariak eskuratu du Rikardo Arregi Kazetari Berria saria. Sari nagusia azken urtean Txinako berriemaile gisa EITBn lanean aritu den Olatz Simon-i eman diote. Bestetik, Euskadi Irratiko Kostaldeko trena saioko taldeari eman diote Sari Berezia, eta Ohorezko Aipamena Ttipi-Ttapa taldeari egin diote.

Xabier Araña ordiziarrak Gipuzkoako espediente akademiko onenaren saria jaso du

Ordiziko Jakintza ikastolako ikasle honek 9,69ko batazbesteko espedientea lortu du. Bere irakaslea izatea ohore bat izan da niretzat. Zorionak Xabi eta aurrera! Informazio gehiago Euskaljakintzan: http://euskaljakintza.blogsome.com/2006/09/16/zorionak-xabier/

Anhitz proiektua saritu dute Polonian

Polonian saritu dute Anhitz proiektua (http://www.anhitz.com/), hizkuntza, ahots eta ikus teknologien inguruko ikerketa proiektu estrategikoa. Joan den astean Mragowon herrian izandako CLA’09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean, euskaraz egiten duen zientzia eta teknologiako aditu birtualak aplikazio onenaren saria irabazi zuen. Igor Leturia blogariak (http://eibar.org/blogak/e-gorblog) aurkeztu zuen Elhuyar Fundazioak, VICOMTech-ek, IXA Taldeak, Aholab Taldeak eta Robotiker-ek elkarlanean garatutako aplikazioa.

Jean Louis Davant, Nabarralde Saria 2009

Aurten Nabarralde Saria emanen da estreinakoz. Jean Louis Davant omenduko da Getarian eginen den ekitaldi xume batean. Hitzordua abenduaren 3an da, Getariako Udalaren atarian, 13:00etan. Nabarralde elkarteak, sari honekin, ondarea, euskara, historia eta beste hainbat esparrutan lanean diharduten inguruko lagunak aitortu nahi ditu. Hastapeneko saria idazle zuberotarrarentzat izanen da hortaz, hamaika alorretan ardura duen euskaltzaina.

ENE Saria, Bordeleko Euskal Etxeari

Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria Bordeleko Euskal Etxeari eman diote aurten. Modu honetan mundu zabalean euskara sustatzeagatik bere lana aitortu diote. Epaimahaiak ideien originaltasuna goraipatu nahi izan du eta baita teknologi berrien erabilera ere. Euskal Etxearen webgunea: http://www.maisondesbasques.org/

Komiki partizipatiboa ENE Egunerako

Eusko Ikaskuntzak ENE Eguna sortu zuenetik urte mordoxka pasa dira. Abenduaren 3an da data zehatza, eta bien bitartean, Eusko Ikaskuntzako Gazteria Sailaren eskutik komiki partizipatibo bat aurkeztu dute. Gainera, 500 euro irabazteko aukera dago. Zer egin behar den? Eskaintzen duten komikiari testua ipintzea. Bestalde, http://gaztea.euskonews.com/index_0463.html eta http://www.euskosare.org webguneetan jarraipena egingo diote.

Eider Rodriguezek jaso du aurtengo Igartza Saria

"Katu jendea" izena du saritutako egitasmoak, eta zera esan du egileak hari buruz: "Bada joera bat ipuin liburuetan ipuin guztiak nolabait lotzekoa, nahiz eta hori lortzeko ipuinak behartu behar. Nik ez dut horrelakorik egingo. Diruak eta edertasunak duten garrantzian jarriko dut arreta, arazoa dutenari erreparatuz, baina ipuinak autonomoak izango dira"

Martti Ahtisaari Finlandiako presidente ohiarentzat Bakearen Nobel saria

Martti Ahtisaari Finlandiako presidente ohi eta Kosovoko gatazkako bitartekariak jasoko du aurten Bakearen Nobel Saria, "Athisaarik hiru hamarkadatan hainbat kontinentetan gatazkak konpontzeko egindako ahalegina saritzeko".
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]