bilaketaren emaitzak "sareak"

Facebook eta sare sozialak orohar hizpide

Elkarrizketa interesgarria izan dugu irratia.com emankizunean. Facebook, twitter, tuenti, hi5 eta holango sare sozialak hartu ditugu berbagai. Iruri Knorr eta Katixa Agirrek beraien esperientzia ekarri dute estudiora. Bitxia bada ere, facebook eta twitter bidez ere eztabaida hedatzea lortu dugu.

#nickdutnik= telebista+twitter / gogoeta interesgarri bat

Joxe Rojas Nickdutnik telebista saioko laguntzailea da. Euskal guneen sarea eta komunitatea ondo ezagutzen ditu, eta etb3ko saioak azken emanaldian twitter bidez egin duen esperimentua aztertzen du http://www.teknopata.net blogean. Interesgarria eta eztabaidarako aproposa. Interakzioa, partehartzea eta mezu labur libreak interesatzen bazaizkizu, zuk ere aporta dezakezu zerbait.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]