www.gara.net/paperezkoa/20080629/84541/es/Wikipedia-libre-izquierdas
ikira (e)k bidali du duela 156 egun 11 ordu 36 minutu, duela 156 egun 30 minutu argitaratuta
Santiago Alba Rico filosofoak kritika zorrotza plazaratu du "Gara"n, Wikipedia ez askea ezta ezkertiarra ere ez dela azalduz. Zehazten ez badu ere, gaztelaniazko Wikipediaz ari da. Bereziki, Wikipedia horretan Palestinari nahiz Israeli buruzko artikuluekin gertatzen dena salatzen du, non entziklopediako administrariek ikuspegi sionista bermatzen baituten. Halaber, Wikipedian gizarteko botere orekak errepikatzen direla dio, eta beraz, ezkerrak horien aurrean ere kritiko izan behar duela.