bilaketaren emaitzak "sarasola"

Beñat Sarasolak bere buruari egindako elkarrizketa

Bere burua elkarrizketatu du Beñat Sarasola poetak. Bere buruaK esatea egokiagoa litzateke agian, galdera-erantzunak irakurrita lau edo bost Beñat aurkituko baititugu. Kaxa Huts Bat bere lehen liburua aitzakia hartuta literaturaren egoeraz, politikaz, Euskadi Sarien polemikaz... aritu da. Irakurri eta egin barre!

Literatur kritikari orok derrigor ezagutu (eta erabili) behar dituen esaldiak

Liburu baten kritika egin nahi duzula, baina ez dakizula nola? Lasai, klixe batzuk ikasi eta berehala martxan izango zara. Horretarako ezinbesteko gida Beñat Sarasola idazle eta literatur kritikariaren blogean.

Hitz egiteko modu bat (blog berri bat)

Hitz egiteko modu bat. Literaturaz hitz egiteko modu bat, literatura gutxi eginez agian, agian. Musikaz eta zinemaz hitz egiteko modu bat, agian. Arteaz, agian, filosofiaz (agian). Huntaz eta, agian, hartaz. Agian literatura egiteko modu bat, literaturaz hitz egin gabe, agian. Hitz egiteko modu bat.

Portuk eta Sarasolak jarritako tortura salaketengatik auzibidea segituko dute

Iazko urtarrilean atxilotutako gazte lesakarrek Guardia Zibilaren eskuetan torturak eta tratu txarrak jasan zituztela salatu zuten. Donostiako Auzitegiko epaile arduradunak gaur jakinarazi du 15 guardia zibilen aurkako epaiketa prozesua hasiko dutela.

Portu eta Sarasola ustez torturatu izanagatik kartzela zigorrak eskatu ditu Donostiako Fiskaltzak

Sarjentu batentzat eta kabo batentzat hiruna urteko kartzelaldia eskatu du, eta beste guardia zibil batentzat eta kabo batentzat, bina urtekoa. Fiskalak dio ETAk Capbretonen bi guardia zibil hil izanak "asaldura" eragin ziela akusatuei, eta horregatik torturatu zituztela atxilotuak.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]