bilaketaren emaitzak "sakana"

Sakanako guardia zibilak ez dira eguraldiaz soilik kexatzen

Gabonetako zorion agurrak power point bidez egitea gero eta ohikoagoa da. Guardia Zibilek ere egin ohi dute. Altsasuko hauek egindakoa sarean dago ikusgai,eta eguraldi txarra ez da daukaten kexa bakarra. Ikusi duzue? http://www.apurtu.org gunean dago eskuragai.

Ziurtagiria elkarlanean baita Sakanan ere

Leitzako eredua jarraituz, Sakanan ere elkarlanean burutu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren hedapena eta hori emaitzetan nabari da. 64 eragilek eskuratu dute aurten Bai Euskarari Ziurtagiria Sakanan. Iazko datuekin alderatuz, %22ko hazkundea jasan du Bai Euskarari Ziurtagiriak Sakanan. Arrakasta honen giltza eragile guztien arteko elkarlana dela adierazi du Kontseiluak, Etxarri-Aranazen herritarron aurrean egindako ekitaldira hurbildutakoen aurrean.

Sakanan hitzarmena Bai Euskarari Ziurtagiriarekin

Gaur Sakanak beste urrats bat eman du euskararen aldeko prozesuan. Azken 5 urteetan Bai Euskarari Akordioa egitasmoan parte hartu ostean, lankidetza hitzarmena sinatu dute Sakanako Mankomunitateak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Kontseilukoak ekitaldi honetaz baliatu dira instituzioei euskalgintzarekin elkarlanean aritzeko deia luzatzeko. Are gehiago, Bai Euskarari Ziurtagiriaren erakundea osatzeko pausoak ematen hasi direnean.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]