bilaketaren emaitzak "rubalcaba"

800 kilo lehergai zeuden, eta ez 1500

Portugalgo gobernuak esan duenez, ustez ETAk erabiltzen zuen etxebizitzan 800 kilo lehergai zeuden, eta ez 1500, Rubalcabak esan zuen bezala.

Arrakasta poliziala ala propaganda politikoa? (Gazt.)

Atzo, hainbat komunikabidek Mikel Kabikoitz iruñarra ETAko aparatu militarreko burua zela zioten. Badirudi, ordea, ETAk bart buruzagiz aldatu zuela izan ere, gaur, Rubalcabak aparatu militarreko buruzagia atxilotu dutela dio, Ibon Gogeaskoetxea, hain zuzen ere.

Ez dago Bruneterik...

Ez dago Bruneterik, judizialik, mediatikorik, politikorik, gutako bakarra geldiaraziko duenik. http://euskalherria.indymedia.org/eu/2009/06/60912.shtml

Eskandalua: PSOEk bozken kontaketa trabatzeko agindua bere ordezkariei

PSOEk argi eta garbi adierazi die militanteei bazterrak ez nahasteko hauteskunde prozesuan... ezikusiarena egiteko ustezko putxerazoen aurrean. Euskarri informatikoan dauden bozka-zenbaketak ez auzitan jartzeko eta botopaper guztien kontaketarik ere ez errazteko. Cadizko Hauteskunde Batzorde Probintzialean azaleratu da.

Frantzian Guardia Zibilak egindako ilegaltasunak izkutatzeko asmatu zuen Rubalcabak Huelvako ihesa [gazt]

Guardia Zibilak Frantzian egindako ilegaltasun batzuk direla eta oso haserren omen zegoen Frantziako Gobernua. Hori guztia estaltzeko Landetan aurkitutako zuloa eta Huelvako balizko ihesa asmatu zuten, guztia ahaz zedin.

Iniziatibak goitik behera inpugnatu ditu hauteskundeak Estatu espainolean

I-HEk iragarri du erabateko inpugnazioa jarri duela eskrutinioaren aurka eta hauteskundeen aurka, Kaosenlared.en argitaratua: http://ttiki.com/4454 Ocampo bozemaleak Euskadi Irratian azaldu du ez dutela baiezkorik espero Hauteskunde Batzorde Zentraletik, baina ezekoa jaso ezkero Gorenera joko dutela.

Gazteen %15ak ez omen du ETA kondenatzen

Laster ogia erosteko ere ETAren ekintzen kondena publikoa eskatuko dute. Baina zer da hau? Presoei elkartasuna adieraztea debekatu nahi dute, Pirritx eta Porrotx pailazoei kondena publikoa eskatzen diete haien lana egin ahal izateko, zer izango da hurrengoa?

[es] Patxi Zabaletak Rubalcabarekin bildu zela onartu du

Patxi Zabaleta Aralarreko buruak Radio Euskadin onartu du bere alderdia Pérez Rubalcaba Barne ministro espainiarrarekin bildu zela. Horrela, ministroak Ezker Abertzalearen aurkako estrategia jakinarazi zien eta, Zabaletaren hitzetan, Aralarretik euren "desadostasuna" erakutsi zuten. Gazte Abertzaleak-ek harremanak salatu ditu, eta Aralarrek "izkutatzeko zerbait duela" gaineratu. Berrian: http://ttiki.com/8698

Sozialisten lehen "txorreoa" Radio Euskadin

Hasi dira ekintza zuzenean EITBko zuzendari sozialistak. Lehen "bronka" Radio Euskadin.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]