bilaketaren emaitzak "rock-and-rolla"

25 hits of Mondra Underground Sounds bilduma

Arrasateko hainbat musika taldek punk, rock-and-rolla, street-punk Oi! eta punk-rock kantuen bilduma egin dute elkarlanean. "25 hits of Mondra Underground Sounds" du izena diskoak eta bertan 25 kantu batu dituzte. Bilduman dagoeneko desagertuta dauden 80ko eta 90ko hamarkadako taldeak, eta gaur egungo ugari daude. Abesti batzuk aspaldikoak dira, eta beste batzuk, berriz, aurretik grabatu barikoak.

30 disko politikorik onenak

Hona hemen, egilearen iritziz, historiako eduki politikozko 30 diskorik onenen dossier bat. Nire iritziz gehiegi mugatzen da merkatu angloxajoira, baina ez dago gaizki. Gaztelaniaz dago.

Txantrea Barrio conflictivo, 25 urte geroago ere

25 urteren ondoren, Txantreako merkatu plazan agertu dira Barricadakoak. Egun berean, toki berean, ordu berean. Gogo bera. Txantrean sortutako taldeak, Iruñeako auzo borrokalaria ezagun egin zuen. Diskoa ere eskaini zioten auzoari: Barrio conflictivo. Eta Txantreak bizirik dirau, Iruñea maitagarri horretan.

Rock the Kashbad!

Oreretarrak bueltan dira. Eremulauak.com forotik dator notizia, eta Entzun! aldizkariaren web gunean berretsi dute: Kashbad taldea bi kontzertu eskaintzeko batu da. Horietako bat Bilboko Kafe Antzokian izango da. Zer gehiago esango dugu... Deabruak Teilatuetan-en itzulera poz handia izan zela, eta hau ez dela txikiagoa. Zer arraio: Rock the Kashbad!
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]