bilaketaren emaitzak "quebec"

Quebec nazioa dela onartu du Kanadako Legebiltzarrak

"Kanadaren barruko nazioa" dela zehazten du. Nolanahi ere, independentziaren aldeko Bloke Quebectarrak aurrerapausoa dela iritzi dio. Gobernuko Alderdi Kontserbadoreak egin du proposamena, eta gehiengo handiz onartu du Legebiltzarrak.

Parti Quebecoisek independentzia erreferenduma errepikatzeko asmoa berretsi du

Atzo telebistan izandako mahainguru batean, Jean Charest lehen ministro quebectarrak bigarren agintaldi baterako bozka eskatu zien hautesleei, "independentzia erreferendumaren pelikula zaharra" errepika ez dadin. Parti Quebecoisek, aldiz, independentzia erreferenduma deitzeko asmoa berretsi zuen, hauteskundeak irabaziz gero.

Independentziaren auzia beste baterako

Quebecen egin berri diren hauteskundeetan independentziaren apustuak atzera pausua eman du. Bide hau jorratzearen aldeko jarrera aurkeztu zuen alderdi nagusia, Parti Quebecois, hirugarren indarra izan da.

Googlek, blogek eta YouTubek zeresana izango dute Quebeceko hauteskundeetan

Jakinekoa da teknologia berriek eragin handia dutela jendearengan. Horregatik, Quebeceko hauteskundeetan parte hartzen ari diren bi alderdi nagusiek internetera zabaldu dute beren hautesleak erakartzeko lehia.

Hauteskundeak Quebecen

Quebeceko hauteskundeei buruzko idatzia Mundua Begira blogean. ADQ alderdiaren igoera azpimarratzen da.

Quebecen hizkuntza-industria garatzeko inbertsioak... eta Euskal Herrian zer?

Aspaldian ohartarazi gintuen Andoni Sagarna euskaltzain, ingeniari eta blogariak Euskal Herrian hizkuntza-teknologiak garatuko zituen industria sortzeko beharraz, edo aukeraz. Sagarnaren teoria, finean, honakoa da: Mundu osorako baliagarriak diren teknologiatan punta-puntako ekoizpena sustatu, hartara nazioarteko merkatuan txoko garrantzitsua izan eta bitartean euskarak behar dituen garapenak bultzatzeko aukera izateko. Baina, antza, quebectarrak aurreratu egin zaizkigu. «Haiek bai eta guk zergatik ez?», da Sagarnaren galdera.

Daniel Turp, Parti Québécoiseko diputatuari elkarrizketa

Azkarraga Justizia sailburua Daniel Turp diputatu independentistarekin bildu zen asteartean Québecen. Euskal kazetarien galderei erantzunez, Quebeceko experientziari buruz hitzegin du eta espainiar Estatuaren jokaera ez duela ulertzen esan du.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]