bilaketaren emaitzak "psoe"

Patxi Lopezen arabera EAJk akordio bat eskaini zion PPri

Patxi Lopezen arabera EAJk Urkulluk Raxoiri akordioa eskaini zion aurrekoan, PNV eta PPk elkarrekin goberna zezaten. Gainera PPri eskainitakoa PSEri proposaturkoa baino gehiago dela ere salatu du.

Gasteizeko parlamentuak "Vuelta a España" eta selekzioaren partidu bat ekartzea onartu du

PP, PSOE eta UPyDren aldeko bozkekin, Gasteizeko Parlamentuak "Vuelta a España"ren antolatzaileei etapa bat EAEn kokatzea eskatu die, baita espainiar selekzioaren futbol partido bat jokatzea ere.

Eskandalua: PSOEk bozken kontaketa trabatzeko agindua bere ordezkariei

PSOEk argi eta garbi adierazi die militanteei bazterrak ez nahasteko hauteskunde prozesuan... ezikusiarena egiteko ustezko putxerazoen aurrean. Euskarri informatikoan dauden bozka-zenbaketak ez auzitan jartzeko eta botopaper guztien kontaketarik ere ez errazteko. Cadizko Hauteskunde Batzorde Probintzialean azaleratu da.

Kale borroka Second Life-en

Second Life-eko PP eta PSOEren egoitzak erasotu dituzte albiste honen arabera. Kondenatu behar ote dira eraso birtual hauek? Amesten al dute jonkiek tripi elektrikoekin?

Iruzur baten kronika (gazt)

PSOEren azpijokoa (PPren laguntzarekin) salatzeko webgunea.

Ramon Jauregiren iritzi batzuk GALen inguruan

GARAn hemerotekak eta liburutegiak arakatu eta Ramon Jaureguik GALen inguruan garai batean egindako adierazpen batzuk plazara ekarri dituzte berriro ere, hala nola "[ETAkoak] odolkiak ordainetan ematen ari dira" edo "baliespen etikoak edo moralak gorabehera (...) terroristak ezin izango dira gehiago lasai ibili".

ANVk frankismo garaiko kalte-ordainik jaso ez dezan, legea aldatu nahi du PSOEk

Frankismoak bahitutako ondasunak alderdi politikoei itzultzeko 1998an PPk CIUrekin eta EAJrekin adostutako legearen erreforma baliatu nahi du PSOEk EAE-ANVri kalte-ordainik eskatzeko eskubidea ukatzeko. Legearen erreforma gaur hasiko da eztabaidatzen Espainiako Kongresuan, Batzorde Konstituzionalean. Aurkeztutako zuzenketen bidez, atal berri bat sartzea proposatu du PSOEk, hain zuzen, kalte-ordainak eskatzeko baldintza berriak ezartzeko.

Balmasedako PSOEren egoitza kamuflatu zuten Ibilaldian

Ibilaldia izan zen joan den igandean Balmasedan. Herriko Etxeko atearen gainean ohol bat jarri zuten PSE-EEren ikurra tapatzen.

[Gaz] EAJk eta PSEk EITBko Zuzendaria adostu dute

EAJk eta PSEk hauteskundeen ostean Oscar Rodriguez (PSE)EITBko Zuzendari izatea adostu dute.

PSE-EE + spam == PSESPAM (bikoiztua)

PSE alderdiak spam bidaltzeari ekin dio, propagandarako daukaten webgune baten bitartez (http://www.redparalecambio.org). Gogora dezagun legez kanpokoa dela baimenik gabeko mezuak jasotzea.

PSOEk 1990ko Osakidetzako iruzurragatik zigortutako 4 kargu indultatu ditu

1990n (osasun sailburu Jose Manuel Freire sozialista zelarik) Osakidetzarako Lan Eskaintza Publikoetan eman zen iruzurragatik 4 PSOEko kide zigortu ziren. Pasa den abenduan, Ministro Kontseiluak bere alderdikideak indultatu ditu.

PSOEk ez zuen ETAk egindako proposamena onartu

PSOEk ez zuen ETAk egindako proposamena onartu

PSOEren Socialfalangismoa edo falangismo sozialista

Jesus Valenciak Garan idatziriko iritzi artikulu honetan, egun PSOEren buruzagitza nagusia osatzen dutenen "kurrikuluma" aurkezten digu. Guztiak Francoren erregimenarekin dituzten lotura zuzenak plazaratuz.

PSOEk Windows eta Office eramango ditu EAEko ikastetxe guztietara

EAJk Microsoft-ekin sinatutako akordioak kritikatu ostean, beste zerbait espero bagenuen ere, PSOEk ez du software askearen aldeko apusturik egin. Aitzitik, inoiz egin den inbertsiorik garrantzitsuenean (kopurua eta etorkizunari begira duen garrantziarengatik), Windows XP, Office eta One Note lizentziak dituzten ia 20.000 ordenagailu txiki erosiko ditu LH 5. mailako ikasle guztiei emateko. Bill Gates-en etorkizuna ziurtatuta!!!

Lehergailu batek eztanda egin du Durangoko PSOEren egoitzan

Bizilagun batek, pasamontañas batekin zioan pertsona bati pakete susmagarria Herriko Etxearen atean uzten ikusita, Ertzaintzari deitu dio. Gaueko 00:00ak aldera eztanda egin du artefaktuak, lokalean kalte larriak eraginaz. Ez da zauriturik izan.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]