bilaketaren emaitzak "prentsa"

20 minutos doako egunkariak El Pais gainditu du hedapenean

EGM medioen ikerketak datu berriak eta esanguratsuak agertu ditu. 20 minutos doako egunkariak gainditu egin du El Pais Espainian. El mundo berriz bosgarren postura bialdu dute doako publikazioek. http://blogs.periodistadigital.com/periodismo.php/2006/04/25/el_pais_ya_no_es_el_primer_periodico_de Periodista digital agerkarian agertu dira zehaztuta datu guztiak. Albistea Sareko Argian jaso dugu lehenbizi.

Berria | 1.000 aldiz kioskoan, mila zor1000n

1.000. zenbakia kaleratu du gaur BERRIA egunkariak.

Nafarroako gobernua betiko lan ilunetan.....

Nafarroako gobernuak debekatu egin die liburuzainei, mota guztietako egunkariak erosteko aukera eta konkretuki 4 bakarrik baimendu ditu, hoietako bat bera ez da euskaraz idatzia. Hala ere liburuzainak bildu eta aurre egin diote erabakiari, ez dutela inolako egunkaririk erosiko erabakia hartuz.

Tokiko hedabideek TOKIKOM aurkeztu dute

Topagunean bildutako tokiko hedabideek TOKIKOM aurkeztu dute, euskarazko tokiko prentsaren indarra azpimarratzera datorren marka berria. Markaren lehen fruitua tokikom.com da, tokiko aldizkarien edizio digitaletako titularrak bildu eta batera aurkezten dituen agregatzailea.

Mikel Astarloza: “Nahiz eta negatibo eman, jada ez dut sistema honetan sinisten”

Mikel Astarloza Euskaltel taldeko txirrindulariak Amara Plaza Plaza hotelean eskainitako prentsaurrekoan bere errugabetasuna aldarrikatu du. Hautsak harrotu ditu pasaiarraren ustezko doping kasuak.

Azken 10 urteetako azalak eta irudiak argitaratuko ditu "Gara"k

"Gara" egunkariak, bere hamargarren urteurrenaren harira, ospakizuna egin zuen joan den ostiralean Durangon. Bertan, egunkariaren ibilbideko hainbat portada zeuden ikusgai. Bada, badirudi liburu batean ere bildu dituztela, ohiko urtekaria 10 urteko bilakatuz. Momentuz ikusi ahal izan dudan bakarra webguneko baner bat da. Eta lehen kolpean, amamaren etxean ikusi ohi nituen "Life" aldizkariaren ale bereziak ekarri dizkit gogora http://ttiki.com/2142. Ostiralean egongo omen da kioskoetan.

Metro doakoaren Espainiako adarra itxi egingo dute [ES]

'Metro' doako egunkaria argitaratzen duen multinazionalak Espainiako edizio guztiak itxi eta bertatik alde egitea erabaki du, emaitza txarrak ikusita. Metroren Espainiako edizioetako gaurko aleak azkenak izan dira.

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu ditu euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak

Nafarroako Gobernuak izoztuta zeukan euskara hedabideetan sustatzeko diru partidaren zati bat askatu du, 240.000 euro aurreikusita zeuden 310.000etatik. Hala ere, oraindik ikusteko dago datorren urtean zer gertatuko den: aurrekontu proposamenean 9.567 euro baino ez daude gordeta xede horretarako.

Mugarik Gabeko Erreportariek (RSF) bi euskal kazetarien aurkako zigorra salatu du

GARAko erradaktore bati eta Argazki Presseko argazkilari bati Iruñako udaletxean ilegalizazioen aurka izan zen protesta bat egotzi zitzaien orain gutxi, albistearen berri ematen ari zirela azaldu eta bere jardun profesionala akreditatu zuten arren. Mugarik Gabeko Erreportariak (RSF) erakundeak salaketa hau gaitzetsi berri du.

Aikor! hilabetekaria, Txorierrin irakurriena

Txorierriko Aikor! aldizkariak aurten egin duen irakurleen gaineko inkestaren berri eman du urriko zenbakian. Andoaingo Aztiker enpresak egindako azterketaren emaitzak espero baino positiboagoak dira, eta lidergoa aitortzen diote Aikor!-i bere eskualdean. Eibarko Eta Kitto! astekariak ere oso datu positiboak eskuratu ditu enpresa berak egindako azterketan.

Espainiar prentsak ezin du irentsi Euskaltel-Euskadiko nafar bat liderra izatea

Argazkirik ez. "ABC", berdintsu: http://www.abc.es/20080908/deportes-ciclismo/avermaet-vence-novena-etapa-200809081813.html. "El Mundo"rena oraindik politagoa da: "Egoi Martínez, líder regalado" diote bertan (http://www.elmundo.es/elmundodeporte/2008/09/08/ciclismo/1220864107.html). "La Razón"ek argazkiak erakutsi dizkigu (http://www.larazon.es/65491/noticia/Deportes/Egoi_Mart%EDnez,_nuevo_l%EDder), baina ez ezazue galdu behean gehitu dutena: "A Egoi le regalan el liderato".

"Hitza" berriek mikroformatuak integratu dituzte

Kaxerok azaldu zuen bere blogean (http://www.mundurat.net/kaxero/blog/2007/07/05/mikroformatuak-informazio-handia/) GAUR8 mikroformatu batzuk (etiketei dagozkienak, finean) integratzen hasi zenekoa. Luistxok ere, Tagzanian nola baliatzen dituzten azaldu zuen (http://www.tagzania.com/doc/about/tools/microformats). Orain, mikroformatuei aukera ugari ikusten dizkion Teketenek idatzi du nola "Hitza" berrietan ere hasi diren erabiltzen.

Mekaben Pott - Luistxo Fernandez haserre prentsarekin

Luistxo Fernandez hasarre dago Bernardo Atxagaren blogak ez duelako oihartzunik ukan paperezko prentsan, ohiko komunikabideetan. Artikulu zorrotza egin du bere blogean. Irakurtzeak merezi du, gogoeta egitea, eta eztabaidan sartzea, noski.

Argia Sariak banatu dituzte. Sareko Argia Saria IKTeroentzat

Txitxardin Beltza jatetxean banatu dira 2007ko Argia Sariak. Felix Ibargutxi, Jojo Bidart, Wazemank telesaioa, Oarsoaldeko Euskara Batzordeak egindako “Eta zuk zer?” izeneko kanpaina, Aizu! aldizkaria eta Ordiziako Jakintza ikastolako IKTeroak taldea izan dira sarituak.

Euskarazko lehenengo prentsa, sarean

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Susa argitaletxeak euskarazko lehenengo prentsako aleak sarean jarri dituzte. Aldundian gordeta dituzten Eguna egunkariaren eta Ibaizabal eta Euskalzale aldizkarien ale guztiak digitalizatu eta pdf formatuan jarri dituzte Interneten, Azkue proiektuaren eta Armiarma gordailuaren elkarlanari esker. Dokumentuak http://www.armiarma.com eta http://www.bizkaia.net webguneetan kontsulta daitezke. (Argia.com-en ikusia)
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]