bilaketaren emaitzak "praileaitz"

EAJk ez beste alderdi guztiek Praileaitzen inguruko harrobia geratzeko eskatu dute

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Praileaitzen Lagunak elkarteak Praileaitz aztarnategiari eragiten dion Sasiolako harrobia geratu behar dela esan dute Eusko Legebiltzarrean. PSE, PP, EHAK, Aralar eta EAk bat egin dute legez besteko proposamen honekin (EB ez zegoen batzordean).

Praileaitzeko jarduerak gelditzeko eskatu dio legebiltzarrak Jaurlaritzari

Praileaitzeko jarduera gelditzeko eskatuz, legebiltzarreko gehiengoak hori erabaki du (PSE, Ezker abertzalea, Aralar, EB eta EA). Eskumarago dauden indarrek (PP eta PNV) abstenitu egin dira. Alegia, Amenabar enpresaren alde egin dutela beste behin. Argiago, ura, agian.

Praileaitz-i buruz Kalakan egitekoak ziren saioa, zentsuratua

ETB1eko Kalaka eztabaidagunea Praileaitz-en inguruko saioa prestatzen aritu da azken asteotan. Besteak beste, haitzuloaren ondoan dagoen harrobiak eragin dezakeen kaltearen inguruan ziren mintzatzekoak. Grabazio batzuk egin ere egin zituzten baina, antza, ez dute sekula argia ikusiko, telebista saioko zuzendaritzak presioak jaso ondoren. (Garako artikuloaren azken lerroetan dator mamia).
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]