bilaketaren emaitzak "posta-zerrenda"

Euskarazko Wikipediarentzako posta-zerrenda prest

Duela aste batzuk adostu genuen euskarazko Wikipediarentzako posta-zerrenda izatea probetxuzkoa izango zela, eta eskaera egin ondoren Wikimediako kideek prestatu digute bat. Badakizue, guztioi irekia dago, eta ongietorriak izango dira ekarpen guztiak. Ikasteko bada ere, aukera ona izan daiteke bertan izena eman eta jarraipena egitea. Posta-zerrendan izena emateko albistearen lotura jarrai dezakezue.

Lauhaizetara.net | E-posta erabiltzeko dekalogoa

Posta elektronikoa erabiltzeko hamar irizpide.

Europako Kontseiluak zalantzan jarri ditu terrorismoarekin lotutako 'zerrenda beltzak'

Europako Kontseiluaren txosten batek Euskal Herriaren egoera aipatzen du terrorismoarekin lotutako 'zerrenda beltzak' kritikatzeko. Zehazki, Segi kasua aipatzen du, modu arbitrarioan eta oinarri juridikorik gabe egiten direla salatzeko. Dick Marty txostenaren egilea oso kritikoa izan da Nazio Batuen Erakundearekin eta Europar Batasunarekin, izan ere, haren arabera, 'zerrenda beltzak' egiteko metodoak zulo asko ditu eta Segi gazte taldearen kasua aipatu du oinarrizko arazoa azpimarratzeko.

Ippimail.com, posta-e solidarioa??!!

Linux Journal aldizkariko Uztaileko alean ippimail dohako posta-e zerbitzua proposatzen dute, dauden webmail zerbitzuen artean ñabardura batzuk baitu: -Iragarkietatik ateratzen duten %45a zenbait GKEtara bideratzen dute (Erresuma Batuko erakundeak dira, gehien bat haurren eta gaixotasunekin lotutakoak)...

eposta zer dan badakigu?

Erralek bere blogean bota duen galdera. Internet eta teknologia berrien garaian jaio diren gazteek ez al dakite eposta zer dan?

Al Qaeda 2.0: Al Zawahiri elkarrizketatu ezazu e-posta bidez

[K&I]Al Qaedak Ayman Al Zawahiri erakunde horretako buruzagietako bat Internet bidez elkarrizketatzera gonbidatu ditu hedabideak, Al Sahab komunikazio taldeak kaleratutako komunikatu baten arabera. Kazetariek urtarrilaren 16a baino lehen bidali beharko dituzte euren galderak.

E-postak ikasleentzat

Ordiziako Jakintza ikastolakoek Google Apps erabili dute ikasle bakoitzari (800 bat, guztira) e-posta helbidea sortzeko, gmail-en ezaugarriak erabiliz baina jakintza.net domeinua galdu gabe. Eta esperientzia kontatzen dute blogean.

SMS eta mezu elektronikoei zergak jartzea aztertzen ari da Europako Parlamentua

Alain Lamassoure diputatuak eskatuta, Europako Parlamentuak SMS eta posta elektroniko bidez bidaltzen ditugun mezuei zergak ezarriko dizkien aztertuko du. SMS bakoitzari 1,5 zentimo eta mezu elektronikoei 0,00001 zentimoko zerga ezarriz, diru-sarrera handiak lor daitezkeela dio.

sarean.com | Gurean ere netiketa, mesedez

Jabi Zabalak netiketa erabiltzeko egindako gogoetak (II)

sarean.com | Netiketa arauak

Jabi Zabalak netiketa erabiltzeko egindako gogoetak.

FOROAK.COM - Euskarazko foroak!

Iritsi dira euskarazko foroak! Orain edozeineik egin dezake foro bat, inolako jakintzarik eduki gabe, eta guztiz euskeraz! Foroak.com web orrialdea sortu da, batez ere, egungo teknologia berrietan euskera zabaltzeko, interneten eduki euskaldunak edukitzeko. Baita ere posta zerbitzuak egin daitezke, erabiltzea@foroak.com estilozkoak.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]