bilaketaren emaitzak "polizia"

15 pertsona atxilotu dituzte sarean fitxategiak elkartrukatzeagatik

Poliziak 15 pertsona atxilotu ditu estatu espainolean, P2P bidez fitxategiak elkartrukatzeko loturak eskaintzen dituzten webguneen arduradunak izateagatik. Batez beste, 900.000 euroko irabaziak lortzen zituen urtean hauetako bakoitzak, batez ere kasinoen eta pornografiazko publizitatea eta loturak zirela medio. Pertsona hauetako bakarra atxilotu dute Euskal Herrian, Bilbon konkretuki.

Poliziak hildako Joseba Barandiaranen omenaldia oztopatu dute ertzainek

Duela 30 urte Joseba Barandiaran hil zuten tokian, Donostian, omenaldia egin nahi izan diote lagunek, baina Ertzaintza oldartu egin zaie eta ezarri nahi zuten pankarta kendu diete.

Urbinako kargaren inguruan zenbait ertzainen eritziak poliziaren foro batean

Argazkilari batek jasandako eraso baten berri irakurtzen ari nintzela poliziaren foro batera iritsi naiz. Eta handik, Ertzaintzaren atalera, Urbinako AHTko manifestazioko kargaren inguruko post batera. Lehendik ez zekienak orain badaki zein iritzi duen denok ordaindutako polizi talde batek behintzat. Perlak irakurtzekoak: "que les quemen el gaztetxe", "yo personalmente he reconocido a dos"...

LogP2P: poliziak pedofiloak lekutu eta atxilotzeko erabiltzen duen softwarea

Bordeleko gendarmerian lan egiten duen polizia batek, pedofilo gehienek P2P sareak (gnutella, kazaa) erabiltzen zituztela ikusita, sare honetako jarduera zelatatzen zuen software bat sortu zuen. IRC Txatak zelatatzeko LogDetect ere garatu du. Egileak dio IP helbideak gordez, MP3 fitxategien trukaketa eta "Software Piratak" gelditzea lortzen dela (!). IPak babesteko erak daude, baina jendeak ez ditu asko erabiltzen. Hau guztia publiko eginez, ez dakite jendea hobeto babestuko dela? Ala berdin zaie babez hori baliagarria ez delako?

UMPren etorkizuneko Frantzia, argazki batean

Eneko Bidegainek argazki ederra paratu du bere blogean: UMPren egoitza, "Imagina dezagun geroko Frantzia" hauteskunde esloganarekin, eta "etorkizun" hori nolakoa izango den islatzen duen "lagun koadrila" aurrean.

Komunikabideek polizia operazioen berri ematen operazioa burutu baino lehenago?

rtve.es webgunean (http://ttiki.com/7484) Guardia Zibilak Joseba Agudo abokatua atxilotu eta Gipuzkoan ETAren ingurukoen aurkako operazioa burutzen ari direla zabaldu du, baina askatu.org guneak Agudo ez dutela atxilotu eta balizko polizia operazio horren berri ez duela esan du hemen. Hedabide nagusiak edo nagusien hedabideak eta poliziaren arteko elkarlana, nahastea edo zer da hau?

Delinkuentzia: gehiegi puztutako beldurra

Demagun hilketa serie bat gertatu dela Euskal Herriko hiri batean. Hildakoak laupabost izanik, biharamunean telebista pribatuak hantxe dira jendeari galdezka: "Beldur al zara?". Ondoren baietz diotenak aterako dituzte pantailan, izua zabalduz, jendea hurrengo egunean ere albistegiei so edukitzeko, hiltzailea harrapatu duten edo ez jakiteko... audientzia igotzeko, egunkari gehio saltzeko. Segurtasun enpresei ere komeni zaie jendea beldurtuta bizitzea. Eta gobernuei. Estatu Batuetan aspaldiko teknika da.

Greziako Poliziak pistolak erabiltzen darrai gazteen aurka

La Haine-n ikusi daitekeenez, Grezian gertatzen ari diren istiluak gogorrak dira laugarren egunez. Argazki batzuetan poliziak ageri dira pistolaz apuntatuz. Asteazkenerako greba deialdia dago herrialdean. Informazio gehiago: http://www.lahaine.org/index.php?p=34671

Polizia Gara egunkarian entzuketak egiten aritu da

Gara egunkariaren Iruñeko delegaziora egindako deiak hiriburuko polizi-etxera desbideratuak izaten ari zirela jakin dute egunkariko langileek, telefono linea bat aldatzeko lanetan ari zirenean.

Iaz 62 torturatu izan zirela salatu eta testigantzak kaleratu ditu TATek

Torturaren Aurkako Taldeak iaz Euskal Herrian 62 herritarrek torturak salatu zituztela jakinarazi du eta herritar horien hainbat testigantza kaleratu ditu. Testigantzak biltzen dituen txostena, hemen: http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua470.pdf

Bolognaren aurkako Bartzelonako itxialdia bukatutzat eman du poliziak

Bologna Prozesuaren aurka hilabeteak itxialdian zeramatzaten ikasleen aurka gaur goizaldean poliziak oldarraldia egin du. Unibertsitatetik kaleratu eta hianbat atxilotu eta zauritu eragin ditu.

[Gazt] Londoneko istiluetan hildakoa poliziak erasotu zuen

Ian Tomlinson, Londoneko G-20aren bileren aurkako manifestazioan hildako gizonezkoa ez zegoen manifestarien artean. Bertatik pasatzen ari zela poliziak erasotu zuen, lurrera indarrez bultzatuz. Horrela ikusten da "The Guardian"-ek argitaratutako bideo batean.

Frantziako polizia bat hil dute Paris aldean tiroz, eta ETAri egotzi diote erasoa

Frantziako polizia bat hil dute gaur gauean Paris mendebaldean tiroketan, eta polizia iturriek diote ustezko etakide bat atxilotu dutela. Poliziaren aurka egin dutenetako batek euskaraz hitz egin duela diote iturri horiek, eta horregatik jo dute etakide gida. Dena dela, baieztatu gabe dute.

"Zergatik etakideek ekintzak aitortzen dituzte eta 'yihadistek' ez?" (Gazt)

Artikulu honen egileak bere buruari galdetzen dio (baita epaile batzuei ere) ea zergatik etakideak atxilotzen dituztenean poliziari gauzak aitortzen dizkioten (artikulugileak azalpena eman ere egiten dio etakideek beraiek egin ez dituzten ekintzak aitortzeari buruz) eta yihadistek ez.

ETAk Polizia Nazionalaren Bizkaiko informazio inspektore buru bat hil du, bonba-lapa batekin

09:05 inguruan gertatu da leherketa.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]