bilaketaren emaitzak "poesia"

Gabriel Arestiren etxea

Poesia egunak Ean. Gabriel Arestiren etxea. Eta literaturaz berba egiteko, itsasora begiratzeko, argazkiak argitaratzeko.... guzti horretarako bloga. Gabriel Arestiren etxea oraingoan Larrabetzu.org komunitatean dago. Harrigarria da, 10 zabaltzerekin ere ez du zabaldu.com-eko portadara igotzea... anonimo gehiegi beharbada? Literaturzale gutxi blogarien artean? Nork daki!

Beñat Sarasolak bere buruari egindako elkarrizketa

Bere burua elkarrizketatu du Beñat Sarasola poetak. Bere buruaK esatea egokiagoa litzateke agian, galdera-erantzunak irakurrita lau edo bost Beñat aurkituko baititugu. Kaxa Huts Bat bere lehen liburua aitzakia hartuta literaturaren egoeraz, politikaz, Euskadi Sarien polemikaz... aritu da. Irakurri eta egin barre!

Castillo Suarez: "Gorroto ditut emakume idazleei buruzko mahainguruak"

Luma zorrotza du Sustrai Colinak. ARGIAn galderak egin ohi ditu. Erantzunetan ez da moztu Castillo Suarez poeta altsasuarra ere. Titularra berehala lortuko zuen galdera egiten hurbildu zitzaionak. Gauza interesgarriak esaten ditu Sakanako idazleak.

Anari: Poesia alde batean, kantua bestean

Eskoriatzako Literatur Astean Anarik emandako hitzaldia azaltzen du. Poesia, bertsoak, kantagintza, kantak... aztertu, eta nola bere kantak poesiak direla esaten diotenean zerbait oker egiten ari dela uste duen edo poesia eta kanten arteko harresia nola ikusten duen. Kuriosoa eta interesgarria zaleentzat.

Fernando Arrabalen 'Gernika' antzezlana, pertsonaien hizkuntzan

Fernando Arrabalen 'Gernika' antzezlana euskaraz aurkeztuko dute gaur Beran, 17an Lesakan... Oso interesgarria. Arrabal ezagutzen ez dutenentzat hemen elkarrizketa baten hasiera: http://www.youtube.com/watch?v=vHK5ccriiZQ Hau gustatuz gero, hurrengo zatiak aurkitzea ez da lan zaila izango.

Literatur Emailuak: 250. zenbakia eta poesia errezitala

Ezagutzen dituzue Literatur Emailuak? Astero e-postaz bialtzen den literatur albistegi elektronikoa da, dagoeneko 250. zenbakia bete duena. Eta hori ospatzeko, poema errezitala eskaintzen du, sarean bertan.

Leire Bilbaoren poemak galegoz, gaztelaniaz, ingelesez, italieraz eta katalanez

Leire Bilbaoren Ezkatak liburuko poemak hainbat hizkuntzatara itzuli ditu egileak zenbait itzultzaileren laguntzarekin. Poema batzuk, bere ahotsarekin entzuteko moduan daude gainera. Lagunei erakusteko moduko poema sorta eleanitza. http://www.armiarma.com/emailuok
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]