bilaketaren emaitzak "podcast"

Jokopod: Bideojokoei buruzko Euskarazko Podcast bat

Bideojokoei buruzko Euskarazko Podcast edo I-rratsaioa duzue hau. Atera berri da 3. saioa, azken berriak, jokoen analisiak, retrospektiba atala, musika libreaz bustirik etab. Jokozale batek egina Jokozaleentzat.

Marrapunturen podcasta: UltraKomunikatzen

Podkaraz erakustaldiaren harira, Marrapuntu webgunea bere podcast propioa egitera animatu da. Lehen saio honetan konputagailu birusak dituzte hizpide eta denek ulertzeko moduko hizkera erabiltzen saiatu dira. Ez dute zehaztu podcastak jarraipena izango duen ala ez, baina hastea izaten da zailena... Jaisteko helbidea: http://www.archive.org/download/UltraKomunikatzen.0/ultrakomunikatzen_0.ogg

Hizkuntzak ikasteko podcastak

Webgune honetan zenbait hizkuntza (ingelesera, alemaniera, japoniera...) ikasteko podcastak bildu dituzte. Hemen ikusia: http://bitelia.com/2006/12/13/podcasts-para-aprender-idiomas/

Beste irrati bat sarean, Arrasate irratia

Beste irrati bat gehiago sarean. Saioen grabazioak eskaintzen ditu (podcast), irratiari buruzko xehetasuna, emankizunen berri... dena blog baten itxuran. Goiena.net blog komunitateko irratia da Arrasatekoa.

1937ko gerra Bizkaian. Audio erreportaia Bilbo Hiria irratian.

1937ko gerrari buruzko erreportaia entzungai dugu Bilbo Hiria irratiak eskainia. Mp3 artxiboa entzun gura baduzu, klik egitea besterik ez duzu. Durango, Gernika, Bizkargi, Gaztelumendi, eta Bilbo okupatu bitarteko gogoeta ariketa.

Podcastentzako logoa

Podcastlogo webgune alemaniarrak podcasten jarioentzako logo bat sortzeko lehiaketa bat egin zuen, jario arruntengandik ezberdintzeko, eta atera da irabazlea dagoeneko.

Euskarazko Podcasten I. Erakustaldia

Infozazpi irratiak, UEUko eta EHUko Kazetaritza Sailekin elkarlanean, euskarazko podcasten lehen Erakustaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitu. Izan ere, podcastlariak behar ditugu Euskal Herrian!

Podcasting egiteko jarraibideak

Podcastak egiteko hainbat baliabide eta zerbitzu aipatzen ditu Gorka Juliok testu honetan, podcast-aren definizioaz gain, podcastak nola grabatu, igo eta sindikatu azaltzen du, hainbat zerbitzu aipatuz.

Euskarazko irratiak sarean

Euskara hutsezko 15 irrati inguru entzun daitezke egun zuzenean sarean eta baita beste 11 elebidun ere. Gehienek zuzeneko emankizunak eskaintzen badituzte ere, bada horrez gain, Podcast sistema ere badarabilenik.

[podcast berria] Itoiz Iparraldeko kolegioetan. Euskarazko kantuak sarean.

Proiektu biziki interesgarria bideratu du Euskal Kultur Erakundeak (EKE.org) Ipar Euskal Herriko zenbait kolegiorekin batera. Euskarazko kantuak (Itoiz taldearenak) kantatuko dituzte. Kantuen ikasteko, Mixel Ducau musikariak prestatutako moldaketak entzun daitezke podcast eran. Txalogarria ekimena. Auzolanean garatutakoa gainera. Musikariak, irakasleak, radiokultura.com irrati digitala, Eke... Sarean ere oso itxura polita hartu du ekimenak. Mila esker Gari (sustatu.com) horren berri emateagatik.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]