bilaketaren emaitzak "patxi lopez"

Patxi Lopez spameatzen harrapatua

Politika 2.0ren inguruan hainbeste teorizatzen duen alderdiak, eta 2.0 marketin politikoan ustez hain aditua den PSEko komunikazio taldeak, spama erabili du EAEko datozen hauteskundeetara begira. Ez dute legea ezagutzen, edo hartzaileak inozoak direla uste dute? Edozein kasutan, zabor posta jaso dutenen artean Luistxo Fernandez zegoen, eta salatu egin du kasua Sustatun.

Patxi batxiller: Non dago bere CV-a?

Krisi ekonomikoa eta hauteskundeak. Krisialditik at gidatuko gaituen “mesiasa” aukeratzeko ordua heldu da. Lehendakari izan nahi dutenen ikasketak ikertzen ibili naiz. Kuriosoa: Ibarretxerena aurkitu dut (lehenengoan), Basagoitirena aurkitu dut, Ziarretarena aurkitu dut, Madrazorena baita ere, baina, hara non! Lopezena ez da inon ageri!! Zer ari ote da ezkutatzen?

Badatoz lau urte beltz

Atzo egin zuen lehen 100 egunen balorazioa Patxi Lopez “lehendakariak”. Orain arte esandakoa errepikatu zuen; bla, bla bla… ez zen inolaz ere gidoitik atera, eta ez zuen esperantzarako biderik ireki. Nazionalista espainolek hartu dute Ajuria Enea, armadak Gorbeako tontorra hartzen duen eran.

Iruzur baten kronika (gazt)

PSOEren azpijokoa (PPren laguntzarekin) salatzeko webgunea.

Patxi Lopezek bloga aurkeztu du

PSEko idazkari nagusi Patxi Lopezek bloga aurkeztu du gaur. EiTBk "mediablog" deitu dio, akaso euskarri ezberdinetako informazioa eskaintzen duelako. Beste blog askok bezala, bestalde. Bi aurkezpen bideo sareratu ditu, esaterako. Bata gazteleraz eta bestea euskaraz.

Neuk ere ez nuen Lopezen olerkia ulertu

Euskaldun azpimarratu nahi izan du, alegia hiltzailea euskalduna dela. Zer dela eta egin du hori? ez al dugu euskaldunok nahikoa lotsa sentitzen zauri osoan behatza sartzeko, sakoneraino gainera. Zer dela eta ez du euskal erabiltzen? zeinolako garrantzia du hori azpimarratzeak? euskaldun den bezalaxe gaztelar hiztuna da baita ere? euskaldun esaterakoan euskara + dun edo eusko (vasco) esan nahi zuen? zer dela eta dio hiltzailea euskalduna dela eta ez hildakoa? hildakoa euskalduna zen, hiltzailea ezin jakin dezakegu.

López jauna, benetan al zaude software librearen alde?

Donostiar sozialista batek gutun ireki bat bidali dio Patxi Lopezi Microsoften produktuez betetako 20.000 ordenagailuen gaia (http://ttiki.com/5634) dela eta guztiz atsekabeturik. Publikoki esaten duena eta gero egiten duena guztiz kontrakoak direla dio eta sozialistak "OSO TXARTO" hasi direla. Lópezek ez du gutun hau erantzun baina gaur goizeko twitter-elkarrizketa txatxian betikoa erantzun dio software librearen galderari: migrazioa egin nahi duela, baina "era lasaian" http://ttiki.com/5635

Gazteen %15ak ez omen du ETA kondenatzen

Laster ogia erosteko ere ETAren ekintzen kondena publikoa eskatuko dute. Baina zer da hau? Presoei elkartasuna adieraztea debekatu nahi dute, Pirritx eta Porrotx pailazoei kondena publikoa eskatzen diete haien lana egin ahal izateko, zer izango da hurrengoa?

Patxi Lopezek kendu behar izan du gobernuaren webgune berria

EAJ-ri ez zaio asko gustatu aldaketa izenburura eroan duen Patxi Lopezek sustatu eta aurkeztutako webgunea. Software librearekin garatua, creative commons lizentziadun edukiak, bideoak eta beste... baina Caiman irletan erregistratutua, ezdakitnongo software enpresa batek garatua, hau eta beste. Kendu arazi diete Egibar eta konpañiak. PNV-PSE gerra, sarera hedatu dela dirudi.

Jaurlaritza berriak egindako webgune berriaren parodia (Gazteleraz)

Orain dela gutxi, Patxi Lopezen gobernua webgune berri bat argitaratu zuen, www.gobiernodecambioeneuskadi.org, gaur egun indarrean dagoen euskadi.net erabat baztertuz. Egun gutxitan, parodia fina aurkitu dugu hemen: www.gobiernodecambioeneuskadi.com. Bikaina benetan...

PSOE eta PPren beste eguraldi mapa autonomikoak eredu?

Kuriositatez begiratu (PSOE eta PP.ren) Estatu espainoleko telebista autonomikoen eguraldi-mapei. Kataluniar eta Valentziarrek ematen dute Ipar Catalunya edo Baleareen berri, edo Espainiarena... bakoitza bere lekuan, aparte. Baina orohar telebista hauetan nork bere erkidegoko mapan ez dute ingurukoen eguraldiaz informatzen. Gurean zer pintatzen dite Laredo, Burgos, Errioxak? Hor bereziki maite gaituztelako izango ote?

López jaunaren bi huts nabarmen software libreari dagokionez

Patxi López lehendakariari gutun ireki bat bidali zion Donostiar sozialista etsituak (http://ttiki.com/5678), bigarren bat bidali berri dio, pasa den ostiraleko twitter-elkarrizketan (http://ttiki.com/5679) antzeko galderen aurrean, bere erabakia justifikatzeko, oker handi bi egin zituela ikusirik. Bideo txiki bi prestatu ditu Lópezen huts nabarmenak garbi-garbi erakusteko.

Patxi Lópezi elkarrizketa El Mundon

El Mundo egunkariak elkarrizketa egin dio Patxi Lopez EAEko lehendakariari. Bertan ondokoak bezalako perlak bota ditu: "ETBk arbuioa eragitez utziko dio", "amaitu da zirujau bat euskara jakiteagatik bere kurrikulum profesionalagatik baino baloratugoa izatea", "ertzaintzaren aginte batzuek trabak jarri dizkio gobernu honi".

Patxi Lopez Vera eta Barrionuevoren agurrean?

YouTuben trasteatzen nenbilela bideo hau aurkitu dut. Aidanez bertan agertzen den tipo bat Patxi Lopezen hantza handia duela aipatzen da bideoan. Nik ez dut hain argi. Norbaitek informazio osagarririk ba al du?

"Inglorious bastards" filmaren afixaren parodia

"Sasikume alaenak!", halaxe genuke Tarantinoren azken filmaren izenburua euskaratua. Zuzeu.com-en jarri dutena, aldiz, filmaren afixaren bertsio paradikoa da. Protagonista Patxi Lopez da, eta Miguel Sanz "guest star" gisa azaltzen da.
« aurrekoa 1 2 3 4 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]