bilaketaren emaitzak "parte-hartzea"

Web 2.0aren parte hartze maila oso baxua da

Berriki burututako azterketa batek erakusten duenez, Web 2.0 guneek jasotzen duten parte hartze maila oso baxua da, bisitari gehienek sortu ordez jasotzea nahiago dutelarik. Analisiaren arabera bisitarien %0,16ak baino ez du bideoren bat igotzen YouTubera, eta %0,2ak argazkiak igo Flickr-era. Kasurik arrakastatsuenetakoa Wikipedia da, %4,6ak artikuluak editatzeko bisitatzen duelarik.

Etxebizitzaren arazoaren konponbidean… egin zure ekarpena!

“Etxebizitza Gazteontzat” gazte ekimenak etxebizitzaren arazoa aurre egiteko debatea kalera atera eta arazo larri hau pairatzen duten gazteen iritziak eta ekarpenak biltzeko ekimena abian jarri du.

Lurzoru legearen inguruko eztabaidaren bila Etxebide.info-n

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak Lurzoru legearen inguruko eztabaidarako gune bat ireki du Interneten. Hara iristeko laberinto batetik pasatu behar bada ere, hiritarrok geure iritzi eta iradokizunak plazaratzeko aukera ona dugu.

Eusko Legebiltzarraren webgune bat herritarren parte-hartzerako

[Sustatutik (http://www.sustatu.com/1166519264) K&I] "BBS edo foro itxurako parte-hartzerako webgune bat jarri du martxan Eusko Legebiltzarrak. Galdera edo gaiak proposatu daitezke, orokorrean, edo talde parlamentario jakin bati zuzenduta."
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]