bilaketaren emaitzak "otegi"

Hodei Otegik: "Aitarekin etxean eta ezin berarekin hitz egin, ez besarkadarik eman"

Gutun batean Hodei Otegik Arnaldo Otegi aitaren atxiloketa kontatzen du. Besteak beste, "inkomunikatuta" zegoenez etxekoei ez ziotela utzi agurtzen ere.

Noticias taldea gezurretan

Noticias taldea gezurretan harrapatua

Arnaldo Otegik Berrian esanak

"Konbentzituta nago abertzale garenok eta independentista garenok eraiki behar dugula estrategia bat non berriro ere argi frogatu behar diogun Estatuari herri honekin eta herritarrekin daukala arazo estruktural bat eta horri ezin zaiola aurre egin negoziazio estrategia batetik ez bada. Hori da gure erronka berriz ere."

Borroka armatuaren etete hutsak gatazka ez duela konponduko esateagatik Otegiren aurkako salaketa jarri du AVTk

Iritzi hori emateagatik eta "preso politikoak" aipatzeagatik Gara-k plazaratutako elkarrizketan "terrorismoa goratzea" leporatzen diote.

Arnaldo Otegi atxilotu egin dute

[K&I]12:00etan prentsaurreakoa eman behar zuen Donostian, eta hara bidean zela atxilotu dute.

Arnaldo Otegi askatzeko eskatuz, webgunea arnaldoaskatu.org

Arnaldo Otegi Batasunako bozeramailea, eta azken bake prozesuan ezker abertzalearen eledun eta negoziazio taldeko partaide izan denaren aldeko webgunea aurkeztu berri dute. Sinadurak bildu eta bestelako ekimenak bultzatzeko gunea izan nahi du.

Donostiako manifestazioa iruditan

Urriaren 17a egun historiko bezala gogoratuko al dugu? Baliteke. Abertzale guztiak konsigna beraren alde adieraztea behintzat lortu da. Hona hemen manifestazioa iruditan.

BIDEOA: Arnaldo Otegiren adierazpenak ETAk su-etena hautsi ondoren

ETAk su-etena hautsi ondoren Arnaldo Otegik gaur arratsaldean eskainitako prentsaurrekoaren pasarteak bideoan.

Euskal Errepublika sozialista! Arnaldo Otegi KMn

Txalo bereziak Arnaldo Otegirentzat sartu zenean KMn gela eta ataria lepo beteta. Duela bi urte nazioarteko lekukoen aurrean negoziatzen estatu espainiarrarekin, konturatu zen ezker abertzaleko posizioa oso indartsua zela Europa. Errepresioa itzela dela eta Espainiak ez duela etenik izan frankismoarekin. Zentsura, espetxea, Eajrekin ez dagoela ezer egiterik...

Arnaldo Otegi udazkenera begira

Arnaldo Otegik, Europako hauteskundeez, gatazkaz eta bloke independentistaz mintzo da. Itxaropentsu, udazkenera arte itxoiteko dio, egoera aldatuko dela.

15 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak Otegiri

Argalaren omenaldian terrorismoa goraipatu zuela egotzita, Auzitegi Nazionaleko epaileak 15 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio ezker abertzaleko buruzagiari. Otegik helegitea aurkezteko aukera du.

Arnalgo Otegi: "Ezker abertzalea ez zen jaio erantzuteko. Irabazteko jaio ginen"

Arnaldo Otegik bideo batean Ezker Abertzalearen ekimena laburbiltzen du eta aurretik dauden erronkak aipatzen ditu.

Otegik Noticias Taldeak argitaratu zuen gutuna gezurrezkoa dela dio [gazt]

Noticias taldeak argitaratu zuen Arnaldo Otegiren balizko gutuna gezurrezkoa dela dio Otegik berak, bere abokatu Jone Goirizelaiari adierazi dionaren araberaz.

Auzitegi Nazionalak bi urteko kartzela zigorra jarri dio Otegiri

"Terrorismoa goratzea" egotzi dio ezker abertzaleko kideari. Hamasei urteko inhabilitazioa ere ezarri dio. Itziar Galardi eta Josune Irakulis absolbitu egin ditu. Jon Enparantza eta Estanis Etxabururi buruzko epaia ez dute atera oraindik. 'Gatza'-k espetxean 25 urte bete zituenean egin zuten ekitaldia, Zornotzan, 2005ean.

Otegi: "Goiz edo berandu negoziazio prozesu bat egongo da" [gazt]

Radio Euskadik Arnaldo Otegiri eginiko elkarrizketa batean gatazkaren inguruan, konponbidea eta egoera politikoaren inguruan hitz egiten du. Elkarrizketa luze zein mamitsua izan da, gai ezberdin askorekin.
« aurrekoa 1 2 3 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]