bilaketaren emaitzak "otaola"

Pintadak Lizartzan

Badirudi betiko demokratek ez dutela Lizartza lasai utziko. Atzo Poliziaz bete euren kartelak jartzeko eta gaur gauetik "Viva España" edo "Doña Regina vale más que todos los asesinos etarras" lemek herriko eraikinak zikintzen dituzte. En fin.

Regina Otaolaren bloga

Libertad Digital-en Regina Otaolaren bloga dago, federico Jiménez Losantos eta Pío Moaren blogekin batera. Mezuak eta erantzunak bidali daitezke, baina aldez aurretik iragazki batetik pasa behar dira. Izan ere, ez dago ez kritikarik ez kontrako erantzunik.

Regina Otaola Estatu osoko alkateen erakundeko presidenteordea izango da

Federación Española de Municipios y Provincias (FEMP) dela- koak bere biltzar nagusia egin zuen atzo Madrilen. Hurrengo lau urteetan Estatu osoko udalerrien erakundeko burua aukeratu behar zuten. Regina Otaolak, Lizartzako udala usurpatu duen PPko buruzagiak, jaso ditu bigarren botu gehien, eta erakundeko presidenteorde izango da. Bera omen da PPko alkatetza adierazgarriena, bere alderdikideen ustez.

[GAZT] Regina Otaola, Lizartzako erretorearen aurka ere

Lizartzako jaiak direla-eta Regina Otaola eta beste zinegotziak Sagrarioko Ama Birjinaren baselizara meza entzutera joan direnean, herriko erretoreak elizaren barruan ez zuela pistolarik nahi esan du, eta horrek legezko (sasi-)alkatesaren haserrea piztu du.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]