bilaketaren emaitzak "ostraka"

1.700 urteko ostraka berria: EUSKAL PRESOAK ASKATU

Orain ostraka berri bat argitaratu dute: euskal presoak askatu. Borroka luzea Pirinioko azken larru gorriena. Godoak, musulmanak, Vatikanoko enperadore genozidak, eskumikuak eta konkistak, erresumak, estatuak, gudak, españoladak eta gabatxadak... belaunaldiz, belaunaldi inkisizioa, tortura, lapurketa...eta borroka, beti euskal presoak konkistatzaileen sakabanaketa eremuetan. Ez dakit nola baina, oraindik bizirik gaude, helduko da garai gorria. Olentzerorekin batera, hator, hator, neska mutil etxera.

Euskaltzaindia eta Iruña Oka

Joseba Lakarrak "Aitzin euskara" 50 minutuko hitzaldian ez zituen Iruña Okako ostrakak aipatu, zuzenenan galdetu ziotenean erantzun zuen "juramendua egina zuela ez hitzegiteko ezta emaztearekin ere, baina ez zutela ezer berririk erakusten." Joakin Gorrotxategik "Euskara zaharra" bere hitzaldian zuzenean esan zuen "beldur naiz ez ote garen iruzur ikaragarri baten aurrean egongo." Euskaltzaindiak arazo bat dauka Iruña Okako ostrakekin.

Iruña-Veleia III. Milurtea Proiektuaren Komunikatua.

Gure iritziz, komunikabideek jasotako Gorrotxategi irakaslearen ustezko adierazpenak, suposatzen dute izan ere, Iruña-Veleiako aurkikuntzen ikerketarako Batzordearen kideek eta parte garenok sinatutako isilpeko protokoloaren haustura.

Iruña Okako ostraka berrien irudiak

Iruña Okako ostraken irudiak, mila baino gehiago, egunkari batzuentzat El Correo españolentzat behinik behin, "kasualitatez" altxor bat bilakatu da. Egunero hiru bat ostraka berri, urtebete baino gehiago primiziak saltzen, pagotxa ederra. Esklusiba erosi al du? Arabako Foru Aldundiak zergatik ez ditu irudiak eta txostenak argitaratzen??

Ostraken gezurrezko irudiak?

Nefert idatzita omen dagoen hezurraren irudiak zabaldu dituzte, bata bideo ospetsutik aterata urterrilean (Celtiberia.net) eta bestea duela gutxi El Correok, nabarmena da bi hezur desberdinak direla. Zenbat hezur daude Nefert idazkunarekin ? Ostraken irudi faltsuak zabaltzen ari al dira?

Ostraka euskaldunen inbentarioa 140 ostraka/grafito 70 irudi

Arabako Foru Aldundiak informazio asko zabaldu du 953 argazki, txostenak, aktak... nahiz eta garrantzi handia duten dokumentu batzuk argitaratu gabe dauden. Gorrotxategiren txostenaren 3. eranskina 140 bat ostraka eta grafito euskaldunak, beren transkripzio eta 70 bat irudi onekin. Eskerrik asko Gorrotxategi jauna eta Arabako Aldundia argazkiengatik.

Iruña-Veleia asteko berriak

300 pertsonatik gora joan ziren hitzaldira Gasteizen 2009-7-7an. Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuru hizlari. Bakoitzak hogei bat minutu bakarrik izan genuen arren, jendea oso pozik geratu zen emandako azalpenekin. Artikuluak kazetetan eta amaraunean, ostraken irudi berriak. Elexpururen artilulu berria.

Ehun mila ziztada hamar hilabetetan blog euskaldun batean

Ez dira asko izango, asko badira hobe, zenbat eta gehiago orduan eta hobeto. Ez naiz aditua ezta asmorik ere, blog euskaldun, kulturala, gai bakarrekoa eta inolako "laguntzarik" gabe izateko agian ikaragarria. Euskaldunon interesa erakusten duena, bide jorratuetatik aparte, besterik gabe. Adibide bat gainontzekoak animatzeko.

Iruña Oka-ko batzordearen lanak luzatu egingo dira

Arabako Foru Aldundiaren iturriek aditu taldearen barnean egindako «lan ona» azpimarratu dute Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak ez du «tutik ere» esango adituen batzordeko bi hizkuntzalariek, Joakin Gorrotxategi eta Joseba Lakarra katedradunek, Iruña-Veleiako aurkikuntzen gainean zabaldutako zalantza eta susmoen inguruan. Duela bi urte antzeko egoeran komunikatua sinatu zuten.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]