bilaketaren emaitzak "osasuna"

IrudiaAhizpa biki hauetako bat erretzailea da. Zein?

Instituzioek tabakoa erretzeak gure azalean duen eragina erakutsi nahi dute.

INASMET-Tecnalia hezurrak birsortzeko proiektua aztertzen ari da

Lortuko ote du nire eskuin belaunak garai bateko egonkortasuna?. Atxalandabaso medikuak behin esan zidan: zuk 45 urte bete baino lehen hezurra birsortzeko mekanismoak aurkituko dira. Oraindik urte batzuk geratzen zaizkit 45 urte betetzeko. Beteko ote da mediku donostiarraren profezia?.

Itsuei irakurtzea eta argazkiak ikustea ahalbidetzen duen makina asmatu dute

Elizabeth Goldring-ek, MIT-eko ikerlaria, itsuen eta ikusmen arazoak duten pertsonen begien erretinan irudiak proiektatzen dituen makina asmatu du. Begi ondoan jar daitekeen munduko proiektore TXiKienari esker, liburuak irakurri, argazkiak ikusi eta toki birtualak ezagutu ahal izango dute.

Etorkizuneko kondoiak

Badirudi 2008. urtetik aurrera kondoi mota berri bat egongo dela salgai. Bitxiena, sakila tente egonda lata baten barruan sartu behar dela da eta gohiko botoi bateri ematerakoan spray bitartez latex likodoa zabaltzen dela sakilaren gainean.

Elebiduna izateak zahartzaroko dementzia atzeratzen du

Kanadiar ikerlari batzuek, 184 zaharren artean ikerketa bat egin ondoren, elebidunak zirenen artean zahartzaroko dementziaren sintomak beranduago agertzen direla ikusi dute. Azterketa zehatz honetan, sintomen agerpena elebakarren artean 71,4 urterekin den bitartean, elebidunen artean 75,5 urterekin da. Lau urteko atzerapena beraz. Emaitzak behin-behinekoak direla argitu dute eta ikertzen jarraituko dutela.

Ganorazko sauna bat

Saunei atxikia zara? Ondo hartzen duzu sauna bat? Oier Gorosabelen Garagoittiko Orakuluan sauna bat ondo hartzeko modua azaltzen digute mezu honetan, eta baita gehienok hartzen duten sauna zergatik dagoen gaizki hartua.

Web semantikoa eta osasuna (3.0)

Andoni Sagarna euskaltzainak Iparrorratza bere blogean http://www.govhealthit.com argitalpenean irakurritako artikulo baten inguruko hausnarketa dakar. Bere esanetan, web 3.0 edo web semantikoa delakoak (hurrengo urratsa)eragina izango du osasungintzan. "Sendagileei diagnostikoak egiten eta tratamenduak erabakitzen" lagunduko dieten sistemak garatzen ari dira, eta epidemiologian "hainbat iturritatik datuak bildu eta orain arte baino lasterrago erantzuteko" gaitasuna izango du sareak.

Zalantzak GIB birusa eta HIES gaixotasunaren arteko erlazioaz

GIB delako birusa (HIV ingelesez) benetan esistitzen al da? Horrela izanda ere, ziur egon gaitezke HIES delako gaixotasunaren (AIDS ingelesez) sortzailea dela? Zientifiko batzuek ez daukate hain argi eta beraien arrazoiak hemen irakur daitezke.

[Gazt] Gasteizko Santiago Ospitalean Pediatria osoa itxiko da ekainaren 15ean

Erdigunean eta alde zaharretik oso gertu dagoen Santiago Ospitaleko Pediatria zerbitzu guztiak itxiko dira, borrokaren bidez ez badugu geldiarazten. Osakidetzak aurrera daraman oinarrizko zerbitzuen desagerpen politikan beste urrats bat. Inguruko ospitale pribatuetan eskertuko dute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]