bilaketaren emaitzak "orereta"

Amnistiaren aldeko aste odoltsuaren 30. urteurrena gogoratuko dute Oreretan

1977an hainbat hildako gertatu ziren Hego Euskal Herrian amnistiaren aldeko astearen mobilizazioetan, horietako asko Oreretan. Orereta-Euskal Herria ekimenak gertaerak gogorarazteko webgunea martxan jarri du, ekainaren 10ean ekimen mordoa antolatzearekin batera.

Suhiltzaileen bi kamioi Oreretan... bi katurengatik

(Bideoa) Bi katu erreskatatzen saiatzeko muntaia ederra izan da gaur Oreretan.

Istilu larriak Orereta-Errenterian: Ertzaintzak tiroak bota ditu

Gaur eguerdian istilu larriak izan dira Oreretan. Ehunka lagun atzoko atxiloketak salatzeko prentsaurreko bat ematear zirela, Ertzaintzak hiru gazte erretenitu ditu pankarta bat zutelako. Jendea hara hurbildu eta tentsio handia izan da. Ertzaintzak pilotakadak eta kolpeak banatu ditu jendearen aurka. Ertzainetako batek pistolaz jendea apuntatu eta, ondoren, airea gutxienez bi tiro bota ditu, jendetik 2 metrora zegoela. Ondoren, istiluak eta atxilotuak izan dira.

Oreretako gertakariei buruzko bideo argigarria

Larunbat eguerdian Orereta-Errenterian izandako istilu larriez argibideak ematen dituen bideoa.

Rock the Kashbad!

Oreretarrak bueltan dira. Eremulauak.com forotik dator notizia, eta Entzun! aldizkariaren web gunean berretsi dute: Kashbad taldea bi kontzertu eskaintzeko batu da. Horietako bat Bilboko Kafe Antzokian izango da. Zer gehiago esango dugu... Deabruak Teilatuetan-en itzulera poz handia izan zela, eta hau ez dela txikiagoa. Zer arraio: Rock the Kashbad!

Atxiloketak gaur goizaldean Arrasaten, Oreretan eta Oiartzunen kale indarkeria leporatuta

Espainiako Poliziak, Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz, atxiloketak eta miaketak egin ditu gaur goizaldean Arrasaten, Oreretan eta Oiartzunen. Espainiako Poliziatik kopuru zehatzik eman ez badute ere, hedabideen arabera, 7tik 10era dira atxilotuak. Atxiloketak gaur goizaldeko 3:30ean izan dira. Operazioan Oreretako herriko taberna eta hainbat lokal eta etxebizitza miatu dituzte. Agentziek diotenez kale indarkeriaren aurkako operazioa izan da. Operazioa oraindik zabalik dago.

Zintzilik Irratia berriro martxan dago

Urte eta erdi geldirik egon ondoren, Oreretako irrati libre hau eskualdeko uhinetara itzuli da. Etzitik aurrera FM100ean eta www.zintzilik. net webgunean entzun ahal izango da. Programazio berriaren aurkezpena, berriz, larunbat goizean egin dute Zintzilik Irratiko kideek. Errenteria-Oreretako kaleetatik zuzeneko saioa egin dute, eta euriagatik triste zegoen giroa alaitzen saiatu dira. Umorea, behintzat, ez zaie falta izan, eta denboraldi berriari begira pilak ondo kargatuta datozela erakutsi dute.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]