bilaketaren emaitzak "ordizia"

AHTaren aurkako bi gazte kateatu dira Ordiziako udaletxean

AHTaren inguruan Ordiziako udalak duen jarrera salatzeko bi gazte bertako balkoian kateatu dira. Argazkian ikusten denez suhiltzaileak eta ertzainak joan dira kateatuak bertatik kentzera.

Ordiziar gazte bat 18-Jn New York hirian; a ze larritasuna!

Ordiziako Jakintza ikastolako 17 urteko gazte batek, atzo bertan, New Yorkeko hirian bizi izandakoa deskribatzen digu bere blogean. Bera eta beste 38 gazte euskaldunek pairatutako "esperientzia bortitza" esplikatzen du labur-labur. Zorionez, hori besterik ez zen izan, susto bat.

Udal Kiroldegiko zuzendari ohiak 45.000 euro lapurtu dituela onartu du Ordiziako Udalak

Ordiziako Udal Kiroldegiko zuzendaria lapurretan harrapatu dute. 45.000 euro lapurtu ditu, Ordiziako Udalak gaur lehen aldiz hedabideen aurrean aitortu duenez. Dena dela, diru hori itzuliko omen du Udal Kiroldegiko zuzendari ohi Josetxo Elkorok. Zuzendari-kudeatzaile ohiak, apirilaren 22an Kirolaren Euskadi Saria jaso zuen kirolaren sustapen, formazio eta dedikazioaren alde egindako lanarengatik.

Lankidetza azken muturrera eramanda

Ikasleen arteko elkarlanean oinarritutako proiektu baten berri ematen dute Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleek.

Ordiziako Gazteentzako II. Ligatzeko Esamoldeen Lehiaketa

Ordiziako Euskararen Udal Aholku Batzordeak antolatu du Ordiziako Gazteentzako II: Ligatzeko Esamoldeen Lehiaketa. Lehiaketaren helburua, lagunarteko egoera informaletan euskarazko esamoldeak sustatzea da.

Tontxu Campos Jakintza ikastolan

Tontxu Campos Urrezko Qa banatzeko eginiko bisitari buruzko IKTeroen post multimedia.

Euskaljakintza 2006ko berriztapen jardunaldietan

Gaur eguerdian, Seik Miramarreko jauregian bildu diren guztiei, aurten garatu duen proiektuaren inguruko azalpenak eman dizkie (http://www.oriapat.net/jornadas2006/2006/05/web-log-bat-euskara-lantzeko.html). Irakaskuntzan gauzak beste era batera egin daitezkeela garbi utzi du, berriro ere.

Oiangu publikoa eta naturalaren alde

Oainguko parkea Ordiziazko txokorik adierazgarrienetarikoa da, ordiziarrek eta inguruko bisitariek bere aisialdirako sarri bisitatzen dutena eta Ordizia industrializatuaren birika berdea bezala har litekena. Parkeak interes natural nabarmena du gainera. Ordizaiko Udalak Oainguko parke natural eta publikoa elitezko hotel-gune pribatu bilakatuko duen proiektua martxan jarri du. Ordiziar asko agertu da erabaki honen aurka, eta Udalaren erabakia iruzurtzat jo du.

Euskaljakintza.com Ordiziako Jakintza ikastolan euskara eta teknologia berriak

Maite GoƱik euskara eta ingelesa erakusten du Ordiziako Jakintza ikastolan. Motibazioa, engaiamendua, gogoa, ausardia, ikasteko grina sustatu ditu ikasleen artean azken urteotan blog bidez eta azken teknologia guztiak aplikatuta. Orain http://euskaljakintza.com gunean aurkituko dituzu orain arteko lan guztiak. Gune berria eta interesgarria Ordiziakoa.

Ordizia, Euskal Herriko nekazaritzaren plaza bihurtuko da gaur

Goizeko hamarretatik aurrera irekiko dituzte Ordiziako plaza eta kale ugaritan salpostuak eta erakus-mahaiak. Aparte azoka egingo da gaur, Euskal Jaien barruan asteazkenarekin burutzen den feria erraldoia. Ganadu erakusketa eta lehiaketa, fruta eta barazkiena, perretxiko motak ezagutzeko gunea, gazta postuak... denetarik ikusi ahalko da goiz-eguerdian.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]