bilaketaren emaitzak "omenaldia"

Poliziak hildako Joseba Barandiaranen omenaldia oztopatu dute ertzainek

Duela 30 urte Joseba Barandiaran hil zuten tokian, Donostian, omenaldia egin nahi izan diote lagunek, baina Ertzaintza oldartu egin zaie eta ezarri nahi zuten pankarta kendu diete.

Omenaldi jendetsua egin dute gaur German Rodriguezen hilketaren 30. urtemugan

Gaur dira 30 urte Espainiako Poliziak German Rodriguez iruindarra hil zuela Iruñean. Sanferminak ziren, festetako hirugarren eguna, eta, zezen-plazan izandako liskar handien ondoren, Orreaga etorbidean tiroz hil zuten hura. Liga Iraultzaile Komunistako (LKI) kidea zen, eta 23 urte zituen hil zutenean.

[korrika 15] Belen Gana, bizitza oso bat AEK eta euskararen alde

Larrabetzuko azken kilometroan izan da. Berak ez dakiela, eskualde osoak omenaldia prestatu dio, korrika. Larrabetzuko kilometroen kronika eta Belen Ganaren omenaldia. Bizitza osoa AEK-n. Aek sortu aurreko gau eskoletan hasi, eta Txepetxa euskaltegia eta Txorierriko AEK-ren ama materra. Bart omendua Larrabetzun.

Balentxiren 2. urteurrena

Balentxi, Oteitzaren 14. apostolua zendu zen duela bi urte 2006-7-14an Donostiako badian, oraindik gogoratua da eta omenaldi xume bat eskaini zioten igandean. Plaka ere berriro jarri diote. Bertsolaria, ohorezkoa aurreskua, jendearen hitz goxoak, "Mendian gora" abestia loreak itsasoari, bideoan ikus daiteke.

Donostiako fusilatuak (bideoa)

Donostiako alkate ilegalizatzaileak ez ditu biktima guztiak omentzen, duela 72 urte Donostiako populuaren erdiak ihes egin behar izan zuen eta gelditu zen biztanlegoaren ehuneko bata fusilatu zuten... genozidio ikaragarria, historia ezin da ulertu ekintza hauek gabe, alkatea ez da omenaldietara joaten:2005-10-16 Donostiako fusilatuei omenaldia: http://euskaltube.com/play.php?vid=2391
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]