bilaketaren emaitzak "oinarrizko eskubideak"

Etxebizitza eskubidea ez bermatzea leporatu diote Lakuari

Elkartzenek eta Etxebizitza Gazteontzat ekimenak ostiralean Bilbon burututako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan protesta burutu zuten eskubideak ezin direla zozketatu aldarrikatzeko. Horrekin batera Madrazoren politikek espekulazioaren alde egin dutela salatu zuten ere.

Ekainaren 12, haurren esplotazioaren aurkako eguna.

[erderaz] Save the children elkartearen txostena.

Sei hilabeteko espetxe zigorra euskaraz deklaratu eta itzultzailea ukatzeagatik

Sei hilabeteko espetxe zigorra eta hautetsia izateko desgaikuntza berezia ezarri dio Bilboko auzitegiak gernikar bati itzultzailearekin deklaratzeari uko egiteagatik. Istripu baten lekuko gisa joan zen deklaratzera, eta euskaraz «normaltasun osoz» eta itzultzaile bat beharrik gabe jarduteko zuen eskubidea aldarrikatzeagatik, fiskaltzak «desobedientzia larria» leporatu dio. Euskal Herrian Euskaraz-ek gogor salatu du epaia, eta manifestaziora deitu du hilaren 12rako.

Movistar: "Euskara ez da hizkuntza bat, ingelesez edo frantsesez ariko bazina..."

"Diario de Noticias" egunkarira irakurle batek bidalitako gutun batean Movistar telefonia enpresaren bezeroen arretarako zerbitzuan jasotako erantzunak biltzen ditu. Konpainia aldatu behar zuela eta, arrazoiengatik galdetu zioten. Bezeroak, ez ziotela arreta bere hizkuntzan eskaintzen azaldu zion. Erantzuna? "Euskara ez da hizkuntza bat".

Euskararen egoera zenbait “euskal” webgune politikotan

Alderdi politikoek web guneak prest omen dituzte kanpainarako, baina euskara kontuan izan dute? Analisi interesgarria Mikelena.

EHEk Lakuak hizkuntza eskubideak urratu dituela salatu du

Eusko Jaurlaritzak ez ditu euskaldunon eskubideak errespetatzen eta Zuzenean zerbitzuan aritzeko azterketa gaztelania hutsean jarri du.

[Erderaz] SGAEk ume gaixo baten aldeko kontzertu baten %10 darama

SGAE ume baten alde egin den doako kontzertu baten %10 eraman du, naiz eta abeslariek doan egin nahi izan duten, SGAEren esanetan autore eskubideak ez ziren abeslariarenak.

Preso gaixoak: Etxeraten agerraldia Gasteizko Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordearen aurrean

Etxerat-eko ordezkaritza 2008ko ekainaren 26an Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordean izan zen preso gaixoen egoera azaldu eta 6 puntuko eskaera egiteko. Agerraldi osoa bideoan, 60.36 minutu.

AI: "Tortura ohikoa da 80 bat estatutan, eta ez da zigortzen"

[K&I]«Torturaren errealitatea, gaur egun, zoritxarrez ohiko jarduera da 80 bat estatutan, eta ez da zigortzen. Baita, zalantzarik gabe, disidentziaren nahiz herritarren mugimenduen zapalkuntza eta desplazatutako etorkinak eta asilo eskatzaileen egoera ere».

David Bravo abokatuaren hitzaldia bideoan [gaz]

UPV/EHUko Campus Birtualak hitzaldi multzo bat antolatu du 2009an "Ezagutza Librea" izenpean. David Bravo abokatu ezagunaren hitzaldia duzue hemen, bideoa luzea da (90 min) baina oso interesgarria egilearen eskubideak eta Internet lantzen dituelako.

Giza eskubideei buruzko zinema zikloa datorren astean Iruñean

Giza eskubideen bortxaketaz bost zinemagilek pausatutako bost begirada erakutsiko dituzte datorren astean Iruñean, IPES elkarteak eta Golem zinemak antolatutako Mundua eta Giza Eskubideak zikloaren barruan.

"Egin" eta "Egunkaria" auziak mintzagai izan ditu PEN Klubak Glasgowen

Idazleen PEN mundu erakundeak Writers in Prison Committeeko (Idazle Presoen Batzordea) urteko bilera egin du Glasgowen. Bertan, "Egin" eta "Egunkaria" auzien inguruan aritu dira eta kartzelan dauden Teresa Toda eta Jabier Salutregiren kasuak aurkeztu dituzte.

Gabi Basañez euskaltzalea ostegunean epaituko dute

Gabi Basañez euskaltzalea ostegun honetarako deitu dute berriz ere epaitzeko, 1994tik hona Justizia Administrazioak euskara hutsezko epaiketa ukatu diola. Hitzordua Bilboko Justizia Jauregian, Buenos Aires kalean izango da, goizeko 9:45ean. Kasu hori, datozen hilabeteetan Euskal Herriko hainbat epaitegietan biziko direnak eta "euskalduna izatea delitua dela egungo administrazioetan, gaizkileak garela legearen aurrean" salatzeko, kontzentrazioa deitu du EHEk goizeko 9:30ean, epaitegiaren aurrean.

Etxepare Institutuari buruzko agiriak, erdaraz

Etxepare Institutua sortzeko lege-proiektua gaztelaniaz bakarrik bidali du Kultura Sailak Legebiltzarrera, Aralarrek salatu duenez. Euskararen aldeko lanean ederki hasi da Institutua! Beste hark esan zuen bezala: "manda huevos..." (http://es.wikiquote.org/wiki/Federico_Trillo).

Euskaltelek euskara kentzen du telebista digitaleko seinaleetan

LaSexta telebista kateak futbol partiduak euskaraz ere eskaintzen ditu seinale digitalez, baina Euskaltelek ez die euskarazko audio seinale hori banatzen bere kablearen bezeroei. Euskaltel, euskal hitza bere izenean daraman enpresa euskal kultura babesten egongo behar litzatekeena, euskararen kontrako ekintzak gauzatzen ari da.
« aurrekoa 1 2 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]