bilaketaren emaitzak "nuklearra"

Tentsio erregulagailuan matxura izan du Garoñako zentral nuklearrak

Erreaktorea geratu egin da, eta argindar saretik kanpo geratu da zentrala. Irailaren 26an beste akats bat izan zuen.

Buberri elkarrizketa energia nuklearraren inguruan

Luistxok elkarrizketa luzea egin dio Buberri Sustatun. Fisika nuklearra ikertzen du Los Alamoseko laborategian eta energia nuklearraren defendatzailea da. Gaiaren inguruko ikuspuntu berezia du, hemendik begiratuta behintzat.

Energia Nuklearra berriro eztabaida gunea; oraingoan Greenpeaceko buru ohiaren iritziak piztu du polemika

Energia berriro eztabaida gunea, Kioto akordioak, berotze-globala, petrolio krisia, energia iturriak. Oraingoan Greenpeaceko buru ohia energia nuklearraren alde agertu da. Zenbat bira ematen dituen bizitzak, azkenean hasierako puntura itzultzeko.

Garoñako zentrala 2009an itxiko duela berretsi du Madrilek

[K&I]Garoñako zentral nuklearra 2009an ixteko konpromisoa berretsi du Maria Teresa Fernandez de la Vega Gobernu espainoleko lehendakariordeak.

Bodyboard Lemoizko zentral nuklearraren uretan

Euskal Bodyboard zirkuitoko laugarren eta azken probarako eszenatoki berria estreinatuko dute: Lemoizko zentral nuklearraren aurreko urak. "Oso olatu preziatua da bertokoa, batez ere modalitate hau praktikatzen dutenentzat. Baldintzak egokiak badira ikuskizun bikaina izango dugu", azaldu dute EHSFkoek

Garoñako erreaktorea gelditu egin da, bost egunean bi matxura izan ostean

Arriskurik gabeko gertaera dela diote, baina zentral nuklearrak bost egunean izan duen bigarren arazoa da. Lehengo ostegunean Garoñako zentral nuklearrean (Burgos, Espainia) arazo bat atzeman zutela aitortu zuten CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordeko ordezkariek, eta, atzo, beste matxura bat izan dela jakinarazi zuten. Aditzera eman zutenez, 10:25ean, automatikoki geratu zen Garoñako zentral nuklearreko erreaktorea.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]