bilaketaren emaitzak "niretv euskara"

NireTV orain euskaraz

Orain NireTV euskaraz daukazu zure bideobloga euskaraz sortu dezazun.

Nirewiki: "Nire..." faktoriako azkeneko sorkuntza GPL lizentziarekin

Aspaldian geunden honen zain, Ketarik (http://ketari.nireblog.com) iBGC-n (http://www.ebgconference.com/)zerbait aipatu zigunetik. Loretahur-en blogean irakurri dut betatesteatzen ari direla (http://blog.loretahur.net/2008/01/nirewiki-la-nueva-nire-creacin-con.html). Lehenik http://Nireblog.com, gero http://nirudia.com eta http://niretv.com eta, orain, http://nirewiki.com. GPL (http://www.gnu.org/copyleft/gpl.html) lizentziapean gainera!

Iruña-Veleiako arkeologoen aurkako kereila artxibatzea eskatu du fiskalak

Gazteleraz dator notizia, fiskalak artxibatzea eskatzen omen du.

Derioko udalaren web gunearen euskara tamalgarria

Derioko udalaren web gunean atal berezi bat ireki dute, kirolari eskainitakoa berau. Hori, bai, euskarazko bertsioa ezin kaxkarragoa da (adi goian eskuinetan azaltzen den abisuari!). Beste "bitxikeria" askoren artean, kurtsorea beheko "Inskripzioak" laukiaren gainean jarriz gero, ondoren "Inscripzioak" azaltzen da. Albistea Derio Berbetan blogetik jaso dut: http://www.blogari.net/berbetan/2008/09/17/derio_kirolak_euskaldunoi_iraintzen

Zenbakiek bozkario

Edo Xabi Larrañagak gaurko Deia-n argitaratu duen artikuluaren izenburua. Artikuluaren bukaera honek jota utzi nau: "Arazoa da ideologikoki ezinbestekoa zaigun hizkuntza, ideologian eta praktikan behar ez duen jendea ikasten ari dela gehienbat. Eta jende horren gain utzi duela abertzaletasunak euskararen salbazioa. Injustuaz gain absurdua." Zer uste duzue? Zuzena ez bada, arriskutsua. Zuzena bada, kezkagarria.

Ikastola batek lekua utzi dio Bilboko Udalak kalean utzitako Uribarriko Gau Eskolari

EAJk eta IUk, aurten eskolako klaustroak irregulartasun osoz hartutako erabaki bat aitzakia hartuta, erabaki zuten baimena ez ematea Uribarriko eskolak erabiltzeko.

Sasiburuk behar zaitu

Webgune baten kudeatzaile bat behar dugu eta laguntza eske zuengana jotzen dugu.

telebista euskaraz

tokiko TB berria euskaraz. Jada proiektua aurkeztua da.

irratia, graffitiak eta laburmetraiak

uda honetako proposamen originala.

[Gazt] "Gazteleraren defentsarako" manifestuaren aurreko beste ikuspuntu batzuk

Publico egunkariak "Gazteleraren defentsarako" manifestuaren teorien aurka dihoazen artikulu sorta bat bildu du gaurko edizioan. Informazio gehiago: http://www.publico.es/espana/131122/euskaldunes/extranjeros/tierra eta http://www.publico.es/131099/castigados/hablar/lengua

Nire Erreinua, nire etxea

Iñigo Fernandez de Ostolaza publizistak hausnarketa bat utzi digu IKEAk azken asteetan Donostian burututako kanpainari buruz. Bertatik nabarmentzekoa da planteatzen duen/digun galdera hau: "Zergatik gara hain “aktiboak” euskaldunak, euskararekiko begirune falta kritikatzerako garaian, eta hain “pasiboak”, euskararen normalizaziorako eredugarriak diren jokabideak txalotu, goraipatu edo saritzeko? Gurea bezalako egoeretan jarrera defendatzailea areagotu egiten delako eta jarrera seduzitzailea herdoildu?..."

Hezkuntza Nazionalarekin negoziaketa desblokeatu ondoren Herri Urratsean «berri onak ematea» espero du Seaskak

"Haizea alde baita" izanen da heldu den maiatzaren 10ean Senperen ospatuko den Herri Urrats jaiaren leloa. Badira aste batzuk Frantziako Hezkuntza Nazionalarekin negoziaketak berrabiazi zituen Seaskak, eta Herri Urratserako "berri onak" izaitea espero dutela nabarmendu du Paxkal Indok Iparraldeko ikastolen lehendakariak.

Uribe Kostan eta Erandion ere eskuratu ahal izango dira Euskaraz Bai ekitaldirako sarrerak

Abenduaren 13an Euskaraz Bai ikuskizuna emango du Kontseiluak Barakaldoko BEC-en. Bertara sartzeko, aurretik doako sarrerak erreserbatu behar dira. Orain arte, www.nierebanoa.com-en edo 902 820 240 telefonoan baino ezin izan dira eskuratu txartel horiek. Gaurtik aurrera, erandioztar eta uribekostarren eskura jarriko du sarrerak erreserbatzeko aukera bertako euskalgintzak. Kepa Ugarte UKBERRI.NETeko koordinatzaileak aipatu duenez, "ez dugu nahi euskaltzaleak AC/DCren jarraitzaileak bezala sarrerak ezin aurkitu ibiltzea".

FiloBlogian proposatutako ISO-639-3rako aldaketak onartu dituzte

Zabaldun ere agertu zen honen berri orain hilabete batzuk, baina orain proposatutako aldaketak onartu dituztela da berria. ISO-639-3an 'eus' izango da euskararen kodea eta beste kodeak ('bqe' eta 'bsz') baztertuak izan dira. Zorionak egindako lanagatik!

Euskararen ordenantzak eskatu dituzte Bilbon

Txakurrak, semaforoak, "botelloia", antenak eta abar luze bat araututa duen Bilbo hiriak ez dauka euskararen gaineko udal ordenatzarik.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 59 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]