bilaketaren emaitzak "nafarroa osoa"

Ausa-Gaztelura mendi martxa.

Tolosaldeko nafartarrak sustatuta "Euskal Herri osoak Europako Nafar Estatua berreskuratzeko duen zilegitasuna" aldarrikatuko dute Gipuzkoako Ausa-Gaztelun. Aldarrikapen hori egiteko mendi martxa antolatu dute maiatzaren 20an.

Ausa Gaztelura mendi martxa

Nafarroa Osoaren batasuna aldarrikatuko dute aurten ere, Goierri eta Tolosaldeko nafarrek. Horretarako mendi martxa antolatu dute Ausa Gaztelura.

Nafarroa bizirik ekimenak 1512ko konkista oroituko du otsailaren 1ean

Nafarroa indarrez konkistatu zutela 500 urte beteko dira 2012an. Gertakari haiek gogorarazteko ekimenak antolatuko ditu Nafarroa Bizirik-ek; lehenengoa, otsailaren 1ean, Amaiurren.

PPk Nafarroan alderdi bat sortuko du

Del Burgo eta Cerveraren aldi baterako kanporaketaren ondoren, gaur PPk UPNtik alderdi bereizia Nafarroan sortzea erabaki du.

PPk egoitza birtuala ireki du Nafarroan

Oraindik ere egoitza ez dute ireki Nafarroan PPkoek, baina interneten garrantzia ematen diote eta jada egoitza birtuala ireki dute sarean. PPn afiliatzea formulario bat betetzea baino ez dela erakutsi dute, ez da beharrezkoa PPrekin bat egiten duzula demostratzea.

Nafarroa hitz batean definitu nahian

Hurrengo pasadizoa urtarrilaren 14an gertatu zen Espainiako Cuatro telebistako Password lehiaketan. Lau segundo besterik ez ziren geratzen, azken hitza asmatzeko nahikoa denbora hala ere. Ageri da pantailan azken password-a: NAVARRA. Lehiakideak: mmm, mmm. Eta, momentu horretan burutu zuen neskak publikoaren aurrean aspaldian ikusi dudan ekintza heroikoena: Espainiako milaka eta milaka ikusleen aurrean, inmolazioa...

Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuko dute

Euskaltzale talde batek egungo hizkuntza politikaren aurkako manifestua aurkeztu eta manifestaziora deitu du azaroaren 22rako.

Zizur Nagusiko zinegotzi bati NaBain «infiltratzea» leporatu dio Aralarrek

NaBai espiatzen ari dira Espainiako informazio zerbitzuak, PSOEren aginduz. Aralarreko ordezkariek jakinarazi dute pertsona gehiago daudela infiltratuta NaBain eta Aralarren. Hala ere, zuhur jokatu nahi dute, eta eskuartean darabilten informazioa konfirmatu arte, ez dute horren inguruko daturik emango.

Euskalerria Irratia berriz ere laguntzarik gabe

Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko diru-laguntzak banatu ditu eta Euskalerria Irratia sosik gabe geratu da azken lau urteetan bezala. Gobernuak betiko arrazoia eman du laguntzarik gabe uzteko, alegia, ez duela emisio lizentziarik. Gobernuak berak ukatu dion lizentzia, hain justu.

Nafarroako Gobernu osaketarako negoziazioak hautsi ditu PSNk

Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak hautsi dira. NaBairentzat, «PSNrena da errua». Hitz horiek erabili zituen atzo Patxi Zabaleta NaBaiko hautagaiak haustura azaltzeko. Bere ustez, NaBaik «bere eskura zegoen guztia» egin du. NEBek, berriz, uste du PSN ez zegoela «behar bezala prestatua» akordioa lortzeko. PSNko Fernando Purasek azaldu du inoiz ez dutela aipatu koalizio gobernu bat osatzearen alde daudela.

9500 euro euskarazko hedabide GUZTIENTZAT Nafarroan

Nafarroako Gobernuak 9.500 euro banatuko ditu datorren urtean euskarazko hedabideen artean, aurten banatuko den kopurua baino %96 gutxiago. Aurten azkenean 240.000 euro.

Nafarroa osorako euskararen ofizialtasuna eskatuko du bihar NaBaik

Nafarroan hizkuntz legedian dagoen zonifikazioa bukatzeko -hiru eremu daude- eta lurralde osorako euskarari ofizialtasuna emateko eskatuko du bihar NaBai koalizioak bertako Parlamentuan. Hori izango da haren lehen eskaera. Bigarrena: aurrenak ez badu aurrera irteten, eremu mixtoa zabaltzea

Nafarroa Oinez eta honen inguruko zenbait galdera

Catillo Suarez-ek aurtengo Nafarroa Oinezen inguruko gogoeta egiten du. Bertan nafarroako hezkuntza kontseilari Carlos Perez-Nievasi hitza eman eta ibilbide ingurutik hainbat elkarteren kartel eta pankarta kendu ziren. Honelako egunetan festa edo alkarrikapena gailendu behar da?

NaBai... ala ez.

Josu Gulina Aralarreko sortzaile eta militante ohiak kritika egiten du koalizioaren ibilbidearen gainean: "Gaur egun, baditugu NaBairi buruzko hausnarketa egiteko behar adina elementu, koalizioa bera eta hark aldaketa sozialerako alternatiba eta tresna gisa duen gaitasuna aztertu eta neurtu ahal izateko".

Transfugen arriskua Nafarroan (artikulua espainolez)

Loretxoa blogean irakurria: Demagun PSNk eta NaBaik Nafarroan gobernatzeko akordioa lortzen dutela. Transfugismo arriskurik ba ote dago?
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]