bilaketaren emaitzak "nafarroa bizirik"

Nafarroa bizirik ekimenak 1512ko konkista oroituko du otsailaren 1ean

Nafarroa indarrez konkistatu zutela 500 urte beteko dira 2012an. Gertakari haiek gogorarazteko ekimenak antolatuko ditu Nafarroa Bizirik-ek; lehenengoa, otsailaren 1ean, Amaiurren.

Nafarroa 1512: egia historikoaren alde

Historiagileak gara. Historiarekin egiten dugu lan. Iraganaren azterketa, gizartearen eboluzioaren ikerketa, gertaeren ezagutza, oroitzapenaren berreskurapena, hauek osatzen dute gure eguneroko lanbidea.

«Txikiziorik gabeko birgaitzea» eskatu du Jaizkibel Bizirik-ek

«Jaizkibel babestea, kanpo kaiaren proiektua behin-betiko baztertzea eta txikiziorik gabeko birgatzea», eskatu du Jaizkibel Bizirik plataformak. Eta horretarako antolatu dute Jaizkibel Bizirik Eguna. Etzidamu izango da, Pasai Donibanen. Jaizkibel Bizirik Plataformako kideak, bestalde, ziur daude kanpo kaia ez dutela egingo.

Nafarroa hitz batean definitu nahian

Hurrengo pasadizoa urtarrilaren 14an gertatu zen Espainiako Cuatro telebistako Password lehiaketan. Lau segundo besterik ez ziren geratzen, azken hitza asmatzeko nahikoa denbora hala ere. Ageri da pantailan azken password-a: NAVARRA. Lehiakideak: mmm, mmm. Eta, momentu horretan burutu zuen neskak publikoaren aurrean aspaldian ikusi dudan ekintza heroikoena: Espainiako milaka eta milaka ikusleen aurrean, inmolazioa...

PPk egoitza birtuala ireki du Nafarroan

Oraindik ere egoitza ez dute ireki Nafarroan PPkoek, baina interneten garrantzia ematen diote eta jada egoitza birtuala ireki dute sarean. PPn afiliatzea formulario bat betetzea baino ez dela erakutsi dute, ez da beharrezkoa PPrekin bat egiten duzula demostratzea.

PPk Nafarroan alderdi bat sortuko du

Del Burgo eta Cerveraren aldi baterako kanporaketaren ondoren, gaur PPk UPNtik alderdi bereizia Nafarroan sortzea erabaki du.

Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna aldarrikatuko dute

Euskaltzale talde batek egungo hizkuntza politikaren aurkako manifestua aurkeztu eta manifestaziora deitu du azaroaren 22rako.

Nafarroako Gobernu osaketarako negoziazioak hautsi ditu PSNk

Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioak hautsi dira. NaBairentzat, «PSNrena da errua». Hitz horiek erabili zituen atzo Patxi Zabaleta NaBaiko hautagaiak haustura azaltzeko. Bere ustez, NaBaik «bere eskura zegoen guztia» egin du. NEBek, berriz, uste du PSN ez zegoela «behar bezala prestatua» akordioa lortzeko. PSNko Fernando Purasek azaldu du inoiz ez dutela aipatu koalizio gobernu bat osatzearen alde daudela.

NaBai... ala ez.

Josu Gulina Aralarreko sortzaile eta militante ohiak kritika egiten du koalizioaren ibilbidearen gainean: "Gaur egun, baditugu NaBairi buruzko hausnarketa egiteko behar adina elementu, koalizioa bera eta hark aldaketa sozialerako alternatiba eta tresna gisa duen gaitasuna aztertu eta neurtu ahal izateko".

Zizur Nagusiko zinegotzi bati NaBain «infiltratzea» leporatu dio Aralarrek

NaBai espiatzen ari dira Espainiako informazio zerbitzuak, PSOEren aginduz. Aralarreko ordezkariek jakinarazi dute pertsona gehiago daudela infiltratuta NaBain eta Aralarren. Hala ere, zuhur jokatu nahi dute, eta eskuartean darabilten informazioa konfirmatu arte, ez dute horren inguruko daturik emango.

Nafarroa Oinez eta honen inguruko zenbait galdera

Catillo Suarez-ek aurtengo Nafarroa Oinezen inguruko gogoeta egiten du. Bertan nafarroako hezkuntza kontseilari Carlos Perez-Nievasi hitza eman eta ibilbide ingurutik hainbat elkarteren kartel eta pankarta kendu ziren. Honelako egunetan festa edo alkarrikapena gailendu behar da?

9500 euro euskarazko hedabide GUZTIENTZAT Nafarroan

Nafarroako Gobernuak 9.500 euro banatuko ditu datorren urtean euskarazko hedabideen artean, aurten banatuko den kopurua baino %96 gutxiago. Aurten azkenean 240.000 euro.

Transfugen arriskua Nafarroan (artikulua espainolez)

Loretxoa blogean irakurria: Demagun PSNk eta NaBaik Nafarroan gobernatzeko akordioa lortzen dutela. Transfugismo arriskurik ba ote dago?

Catalanek eta Salanuevak hartu dituzte Hezkuntza eta Etxebizitza karguak Nafarroako Gobernuan

UPNko kideak dira biak, ardura handikoak. Catalan Hezkuntza kontseilaria izango da eta Salanueva Etxebizitza eta Lurralde Antolaketakoa. Herenegun Miguel Sanz lehendakariak CDN gobernutik bidali zuen baina, haren ustez, "ez da beharrezkoa CDNko kontseilariek finkatu duten bidea aldatzea".

Nafarroa osorako euskararen ofizialtasuna eskatuko du bihar NaBaik

Nafarroan hizkuntz legedian dagoen zonifikazioa bukatzeko -hiru eremu daude- eta lurralde osorako euskarari ofizialtasuna emateko eskatuko du bihar NaBai koalizioak bertako Parlamentuan. Hori izango da haren lehen eskaera. Bigarrena: aurrenak ez badu aurrera irteten, eremu mixtoa zabaltzea
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]