bilaketaren emaitzak "nabarra"

Kampaña "Sumate al mapa por el ESTADO PROPIO NAVARRO

Batu zaitez BEREZKO ESTATU NAFARRA mapara kanpaina bat da non helburua BEREZKO ESTATU NAFARRRA nahi dugun pertsonok mapa batean irudikatzea den. Nafarra bazara, zure jaiotze lekua edozein izanda ere, edo gaur egungo zure bizilekua. Kanpainara atxiki zaitez.

Frankisten kruzero bati aurre egin zion Nabarra bakailu untziaren aztarnak aurkitu dituzte

Guda zibilean frankisten kontrako Matxitxakoko untzi bataila entzutetsuaren protagonistetako bat ur azpian 100 bat metrotara topatu dute. 1937ko martxoaren 5ean Canaria kruzero frankistaren kontrako erasoan 30 gudari hil ziren gudarako prestaturiko PISBEko bakailau ontzi hau ondoratzean.

30. Nafarroaren (Errepublika) eguna Baigorrin

Basaizea elkarteak urtero antolatzen duen Errepublika gorria eta alaiaren eguna, musika, dantza, txistulariak, erraldoiak, joaldunak, makilariak, zaldikoak, buruhandiak, kilikiak, dantzariak, muxikoak, larrain dantzarekin amaitzeko jakina, manifa eta bazkal aurretik noski.

Santiago eguna Donostian seinale

Adio Nafar herritar sufrituok, aurten ere iaz bezala 2008ko Uztailaren 25ean Santiago Eguna ospatzeko asmoa dugu Donostian. Egun horretan bertan Nafarroako Bandera Donostiako Urgull mendiko Motako Gazteluan jartzeko asmoa dugu. Inor ez da soberan, beraz zabal ezazue berria zuen bikote, lagun, ahaide eta gainontzeko guztiei. 11etan: Urgull-go Mota gazteluan. 20etan: Konstituzioko plazan.

Noain 1521-2008 bost mila gudari hilik independentziaren alde

Atzo ospatu zen Getzen urtero bezala, irteera Iruñeko erret jauregitik, martxa, harrera Getzen, dantzariak, igoera, hitzaldia, ohorea independentziaren alde borrokatzen bizia galdu zuten gudariei, aurreskua, lore eskaintza... agur eta ohore.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]