www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=544
Arantzazu (e)k bidali du duela 459 egun 20 ordu 25 minutu, duela 459 egun 19 ordu 22 minutu argitaratuta
Kontseiluak Euskal Herriko museoetan euskararen egoera aztertu du. Uda parteko oporretan bete ohi dira bisitariz museoak. Aurtengo udan, Kontseilua bisitari horietako bat izan da eta Euskal Herri osoko 19 museo aztertu ditu galdera honi erantzuteko asmoz: euskara, museorako hizkuntza? Azterketa honen ondorio gisa, euskal museoetan euskararen lekuak izan beharko lukeena baino txikiagoa dela adierazi dute Kontseiluko ordezkariek. “Euskal Herriko museoak ez dira turistentzat soilik, euskaldunontzat ere prest egon behar dute”, adierazi dute.