bilaketaren emaitzak "moodle"

MoodleMoot Euskadi 2008

Moodle Esperientzi Elkartrukeen II. Jardunaldia ospatuko da datorren Maiatzaren 23an (ostirala) Arrasaten Mondragon Unibertsitateak antolatuta.

AEK-k Idazkuntza lantegia bisitariei zabaldu die (Moodle)

AEK-k duela gutxi Jakintza ikastolak egin zuen bezala Moodle-ekin egindako idazkuntza lantegian bisitariei sarrera baimendu die. Andonik, bertako arduradunak karrajuan (http://karrajua.org) eman du gainera lantegi honen bilakaeraren eta Moodle-ekiko esperientziaren berri: http://tinyurl.com/txhlt

Moodle-ren 1.6 bertsioa eskura!

Moodle kode irekiko plataforma telematiko ezagun eta indartsuena da, askoren iritziz. Lan askoren ondoren, 1.6 bertsioa atera berri da.

Batxilergo 2ko fisikako Moodle ikastaroak denon eskura

Jolausek bere irakasle lanean erabiltzen duen Moodle plataforman fisikako apunteak utzi ditu denon eskura. Honen haritik, gogoeta ederrak idatzi dituzte berak eta beste zirikatero batzuek gaur egungo heziketa prozesuen ajeei buruz.

HABEk software libreko plataforma bati bere copyright-a ezarri dio

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren parte da HABE. Hala ere, ez bide dute GNU lizentzia publikoa ezagutzen: berrikitan egin dute Moodle plataformaren instalazioa eta harrigarria bada ere, copyright-a HABEk duela agertzen zaigu. Are gehiago, legezko oharraren arabera bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak HABEk dauzka. Nahi dutena esango dute baina Moodle doan banatzen da GNUren baitan.
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]