bilaketaren emaitzak "mintzapraktika"

IKA eta TOPAGUNEAren arteko hitzarmena mintzapraktika egitasmoak garatu eta hedatzeko

Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean garatzeko eta hedatzeko lan-idoari jarraiki, IKA euskaltegien koordinakundeak eta TOPAGUNEAk, Euskara Elkarteen Federazioak, hitzarmena sinatu dute gaurkoan Oionen.

Mintzapraktika.org martxan

Topaguneak eta AEK-k, Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, mintzapraktika.org atari berria aurkeztu dute. Webgune berriak Euskal Herri osoan dauden (eta sor litezkeen) mintzapraktika egitasmoetarako plataforma bateratua izan nahi du, eta gainera internet baliatu nahi du mintzapraktika 'birtualerako' tresnak eskainiz.

Galizia, Katalunia, Valentzia eta Euskal Herriko "mintzalagunak"

Atzo eta gaur (urtarrilak 31) hizkuntz-bolondresen edo mintzalagun proiektuen topaketak egin dira Santiagon eta A Coruñan (Galizia).

eskuko behatzak ere ez dira igualak

AEK-k zabaldu du mintzapraktika programetan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea. Adin, zaletasun eta euskara maila guztietako jendeak parte hartzera dei egiten du kanpaina berriak "ESKUKO BEHATZAK ERE EZ DIRA IGUALAK" lemapean

AEK-k praktika egitasmoak sustatzeko material didaktikoa sortu du

“Praktikatu” bloga ezagutarazteko eta berau erabiltzen animatzeko atazak denen eskura daude praktikatu.blogspot.com-en. Ikasleei web gune hau ezagutzera emateko asmoz, 1B, 2. eta 3. mailetako ikasleei zuzenduta dauden atazak sortu ditu AEK-k, blogari buruzko informazioa eskaintzeaz gain, bertan iragartzen diren ekimenetan parte hartzera bultzatzeko.

unibertsitateko ikasleek kredituak eskuratuko dituzte euskaraz egiteagatik

AEKren mintzapraktika egitasmoetan (berbalagun, mintzalagun...) parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleek aukera askeko kredituak eskuratu ahal izango dituzte.

Bigarren Mintza Eguna Donostian, ekainaren 2an

Mintza Egunaren aurtengo edizioa, bigarrena, ekainaren 2an izango da, Donostian. Mintzapraktika mugimenduaren tamaina ezagutzera emateaz gain, ikasturteari bukaera goxoa ere eskainiko dio bigarren Mintza Egunak, Donostiako alde zaharrean zeharreko ibilbide gidatu baten bidez.

Dena prest Mintza Egunerako

Getxoko berbalagunak urduri-urduri daude, larunbatean bertan ospatuko den III. MIntza Egunaren egitarauari azken ukituak ematen. Egun polita izango da zalantzarik gabe... *eguraldia lagun* noski...
« aurrekoa 1 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]