bilaketaren emaitzak "mikel iribarren espainia erresuma polizi"

Espainiako Erresuma garaitu zuen mutila

Orain 17 urte polizia batek bi metrora ke "pote" bat bota eta koman utzi ostean, eskuak garbitu nahi izan zituen Espainiako Erresumak. Azkenean, Estrasburgon auzia irabazi die Mikel Iribarrenek eta estatu espainiarra kondenatu du. Bere istorioa kontatu dute erreportaje honetan.

Espainiako Poliziaren arabera, bortitzagoak dira antifaxistak ultraeskuindarrak baino

Azken aldian egin dituzten erasoei garrantzia kendu diete; aldiz, ezker muturreko talde batzuk "arriskutsuak" direla nabarmendu dute, "Batasunarekin eta Segirekin harremana dutelako". Joan den igandean ultraeskuindar batek -Espainiako Armadako soldadua zen- 16 urteko antifaxista bat hil zuen Madrilen, labankadaka. Intolerantziaren Kontrako Mugimenduaren arabera, urtean 4.000 bat eraso egiten dituzte Espainian.

Polizia frantziarrak sei pertsona atxilotu ditu gaur goizean Lapurdin

Azken hilabeteetan frantziar polizia eramaten ari den estrategiarekin jarraituz, gaurkoan ere 6 atxiloketa berri eraman dituzte aurrera Lapurdin eta beraien etxeak miatzen ari dira. Atxilotutako bati esan diotenagatik, atxiloketak Baionako Xilko tabernarekin zerikusia izango lukete. Atxilotuak hurrengoak dira: Zigor Goieaskoetxea (Miarritzen) Ortzi Idoate (Lekuine) Luis Barriola eta Vivian Barriola bikotea (Angelu) Jeronimo Prieto (Lekarne) Gorka Haritzaga (Azkaine)

"Colin" 50€tako aurrekontua daukan film bat Erresuma Batuko zinemetan

Mezularitza enpresa bateko langilea da zuzendaria. Zonbie baten bihurtzen den gizon baten historia kontatzen du "Colin" filmak.

Hiru euskal herritar atxilotu berriak Erresuma Batuan

Azken orduetan Iñigo Albizu, Ana Lopez eta Zigor Ruiz Jaso atxilotu dituzte Sheffielden, ETArekin lotura dutelakoan. Polizia iturrien arabera, Guardia Zibilak martxoan 'Donostia komandoa'-ren aurka egindako sarekadatik ihes egin zuten.

Samurai misteriotsu bat Erresuma Batuan

Atzo, Erresuma Batuko South Shields hirian poliziak lapur batekin egin zuen topo. Lapurrak labain bat zeukan eskuan eta etxe batean sartzen saiatzen ari zen. Bapatean samurai ezpatadun gizon misteriotsu bat agertu, lapurra gelditu eta hanka egin zuen. Poliziak lapurra atxilotu zuen eta orain ezpatadunaren bila dabil.

Mikel Astarloza: “Nahiz eta negatibo eman, jada ez dut sistema honetan sinisten”

Mikel Astarloza Euskaltel taldeko txirrindulariak Amara Plaza Plaza hotelean eskainitako prentsaurrekoan bere errugabetasuna aldarrikatu du. Hautsak harrotu ditu pasaiarraren ustezko doping kasuak.

Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak... adiorik ez Mikel!

Nekez utzten du bere sorterria sustraiak han dituenak... adiorik ez Mikel! esaldia irakurtzen den grafiti polit bat Getarian.

armahirutik atera den blogaria

Blogosferan aspaldi ezagutzen dugun arren, proiektu berria atera berri du armairutik http:///www.hamahiru.org Ondo etorria barriro be e-glogosferara Janfri!

Mikel Laboa oroituko dute Kilometroetan

Mikel Laboaren "Txoria txori" abestia kantatuko dute Donostiako ibilbideko leku orotan 12:30etan datorren Urriaren 4an.

Mikel Errazkin Sorotan Beleko musikari ohia hil da

[K&I]Mikel Errazkin (Hondarribia, Gipuzkoa) Sorotan Bele taldeko musika-egile eta txistu-jotzaile izandakoa hil da gaur, urte askoan gaixotasuna izan eta gero.

Auzoaren zilbor-heste: Mikel Laboari omenaldia

Antiguako auzoan Mikel Laboari egindako omenaldiaren kronika. Luberri, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Iker Goenaga, Kukai, Xabi Strubell eta Nerea Olaxa, Erramun Martikorena, Eneko Abrego (Inoren Ero Ni), Anari, Xabier Montoia, Gorka Urbizu, Karlos Osinaga, Niko Etxart, Lluis Llach, Bernardo Atxaga, eta beste hainbesteren eskutik.

Espainako ereserkiari letra jarri nahi diote

Espainiako ereserkiari letra jarri nahi dio Espainiako Komite Olinpikoak.

Espainiako Gobernuak D3Mren webgunea bisitatzen du

Garzonek itxiera eskatu arren D3Mren webguneak oraindik funtzionatzen du (http://www.demokrazia3m.com). Gararen arabera bisitari interesgarri batzuk izan ditu, tartean Espainiako Presidentziatik norbait, baita beste hainbat ministeriotik ere.

[Gazt] Espainiar estatuko biztanleen erdiak aire kutsatua arnasten du

Espainiar Estatuko biztanleen erdiak osasuna babesteko ezarritako legezko limiteak gainditzen dituen kutsadura mailak gainditzen dituen airea arnasten du. Kutsadura horren %80 hiri guneetan trafikotik dator, batez ere autoek sortutakoa bait da.
« aurrekoa 1 2 3 4 5 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]